Tapiak, Bruselan, Europako industria indartzeko politika sendoak aldarrikatu ditu

25 urtarrila, 2018
Arantxa Tapia sailburua, ihardunaldian.

Europako Batzordeak saioa antolatu du Euskadirekin eta “goi-mailako” kalifikatu du; eskualde gonbidatu gisa hautatu du, duen berrikuntza-ereduagatik

Euskadik Europako eskualde industrial aurreratuenekin duen lankidetza eredu izan da Bruselak eskualdeen arteko sareak babesteko

Euskadik presentzia handiagoa nahi du erabakitzeko eremuetan, eta Bruselari eskatu dio estatu kideek eskualdeetako industria-lidergoari bide emateko aukera eman dezala

 

 

Euskadi izan da gaur Bruselak gonbidatu duen eskualde bakarra, Espezializazio Adimentsurako Europako Estrategiaren (RIS3) testuinguruan berrikuntzan kudeatzeko duen eredua azaltzeko. Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak euskal sistemaren eta RIS3ren funtzionamendua azaldu du, Europako Batzordeak berak antolatutako jardunaldi batean; “high level event” kalifikazioa izan du eta lau zuzendari nagusi izan dira bertan.

 

Espezializazio Estrategiaz gainera, Tapia sailburuak teknologia- eta industria-garapena eta eskualdeko lankidetza aipatu ditu “eskualde berritzailearen oinarrizko alderdi gisa; Europan lider berritzailea izateko industria-eraldaketan tinko lanean ari den eskualdea”.

 

Topaketa Erkidegoaren eremuko erakunde-izaerakoa izan da, nagusiki, eta, berrikuntzaren arloko espezialista gailenen aurrean, besteak beste, Kevin Morgan Cardf-eko Unibertsitateko Gobernamenduko katedradunaren aurrean, Energiaren arloan Espezializazio Adimentsuko Plataformaren jarduera sendotzeko balio izan du. Euskadiko RIS3-k argi ezarri zuen bere jardun-eremu nagusiak fabrikazio aurreratua, energia eta osasuna izango direla, elikaduraren inguruan “aukerako” gisa katalogatutako eremuarekin.

 

 

Euskadiren posizionamendua erabakitze-eremuetan Bruselan

 Arantxa Tapia sailburuak berriz ere aldarrikatu du eskualdeek Europa eraikitzeko eta, zehazki, Batasunaren hobekuntza lehiakorrean duen zeregina.  Espezializazio Estrategia ere erronka horretan sartu behar dela esan du. Eskualdeen espezializazioak eta espezializazio-eremuak partekatzen dituzten eskualdeen sarea ehuntzeak gure industria-gaitasunak sendotzen laguntzen dute.

 

Eskualdeen arteko lankidetza funtsezkoa da berrikuntzaren ahaleginetan dagoen zatiketa gainditzeko –esan du–, bai eta berrikuntzarako gaitasunetan eta sektore eta teknologia guztietan gurutzatzen den emankortasunerako aukeretan sinergiak erabat aprobetxatzen direla bermatzeko ere.

 

Hori horrela, Euskadi buru da 3 proiektutan, energiaren arloan, Eskoziako, Alemaniako eta Frantziako eskualdeekin batera: offshore energiak Eskoziarekin; efizientzia energetikoa Baden-Wurtenberg-ekin; eta smart grids/sare adimentsuak PACA eskualdearekin (Proventza, Alpeak eta Kosta Urdina). Gainera, Euskadi Vanguard Ekimeneko sortzaile da eta eskualde industrial aurreratuenek osatzen dute EBren etorkizuneko politiketan eragina landuz lehiakortasuna, industria eta berrikuntza arloetan.

 

Eskualdeak protagonista dituen eta Batasuna buru duen industria-eraldaketa

Tapiak eskualdeen arteko lankidetza berritzaileagoa defendatu du, industria-eraldaketari eta Europaren lehiakortasunari bide emango diona. Eskualde aurreratuenak protagonista dituen industria-berrikuntza, Euskadi eskualde sortzaile den Vanguard Ekimenarekin bat.

 

Industria-eraldaketa funtsezkoa da Europaren lehiakortasuna hobetzeko eta, EBk Urte Anitzeko Finantza Esparru berri bati buruzko negoziazio eta eztabaidetan aurrera egiten duen neurrian, hau une egokia da jarduera horiek bultza dezakeen tresna-motari buruz hausnartzeko. Vanguard ari da, dagoeneko, eragin handiko eskualdeen arteko proiektuak bultzatzeko tresna berriei buruzko ideiak proposatzen, Europaren industria-eraldaketa eta Europako Eskualdeetako industria-trantsizioa bizkortzeko.

 

Erkidegoaren egoitzan, sailburuak deia egin die Europako Batzordeko ordezkariei, eskualdeen arteko sare horien sendotzea bultzatzeko eta eskualdeen arteko politika sofistikatuagoa zabaltzeko eta, horretarako, administrazio-mailen politika efizienteak bermatuko dituen maila anitzeko gobernamenduari bide emateko.

 

“Industria aurreratua lehenesten dugun eskualdeok behar dugu erabakitze-eremuetan presentzia handiagoa izan. Espero dugu Bruselak jarraibideak zabaltzea estatu kideetara, eskualdeen arteko harreman horiek sendotzen laguntzeko, Europarentzat oro har onak baitira”.

 

Hori dela eta, Euskadik EErekin zuzenean etorkizuneko finantzaketa-programen eta Europaren industria-eraldaketa eta -sendotzea ekarriko duten tresna berriez hornitzeko etorkizuneko urte anitzeko finantza-esparruaren gaineko hausnarketan lan egiteko duen interesa erakutsi du. Horregatik esan du “beharrezkoak da Europako industria indartuko duen politika sendo bat”.

 

Energia-eremua, merkatuko, ekonomiako eta enpleguko emaitza errealekin

Arantxa Tapia sailburuak “eskualdeek energiaren eremuan industria-garapenean dituzten erronka eta aukerei” buruzko panel batean parte hartu du. Bertan, honako arlo hauetako enpresa-jarduerari lotuta dauden alderdiak aipatu dituzte: itsas industria eolikoa, sare elektriko adimentsuak, eguzki-energia eta eraikin, mugikortasun eta industria-prozesuetako efizientzia energetikoaren aldeko beharrezko apustua.

 

Energia Espezializazio Adimentsurako Euskal Estrategiaren hiru lehentasun nagusi gisa hautatu zen sektoreak euskal ekonomian duen funtsezko zeregina, sektorearen eta munduan lider diren enpresen indarra, merkatu globaletako nazioarteko presentzia eta berrikuntzarako xurgatzeko duen gaitasuna oinarri hartuta.

 

“Estrategia onaz eta “liburu ona”z gainera”, esan du sailburuak, “aplikazio egokia bilatzen dugu, aberastasuna eta enplegua sortzeko emaitza errealak izango dituena”.

 

Horretarako, Energibasque estrategia espezifikoa dugu, Euskadi nazioarteko ezagutza-polo eta industria energetikoaren garapenerako erreferentzia bilakatzeko. Energiaren Euskal Erakundearen eta Energiaren Klusterraren partaidetza duen lankidetza publiko eta pribatuetarako espazioak ditugu.

 

Euskal industria energetikoa 350 enpresa inguruk osatzen dute, eta enpresa horiek espezializazio energetiko altuko profila dute. Fakturazio osoa 47 bilioi eurotik gorakoa da; ia 15 bilioi euroren jatorria bertokoa da, eta 21,000 tokiko enplegu baino gehiago ematen ditu. Industria azpiegitura teknologiko sendoak babesten du, eta azpiegitura hori zentro teknologikoek, unibertsitateek eta ikerketa-unitateek eta energiaren eremuetan presentzia sendoa duten enpresen garapenak osatzen dute.

 

Euskal enpresa energetikoek urtean 400 milioi euro bideratzen dituzte I+G jarduerara; horietatik, % 55 eskualdean gastatzen da. Hori Euskaditik datorren fakturazioaren % 32rekin erkatzen badugu, konparaketa positiboa da, eta erakusten du balio erantsi gehien duten jarduerak eskualdean kontzentratzen ari direla.

 

*Arantxa Tapiak, panel honetan esan dituen hitzetan, eskualdeen arteko harremanak zehaztu ditu, bai eta Euskadi, Eskoziako, Frantziako eta Alemaniako eskualdeekin batera, buru duten proiektuak eta ETEen erronkak eta Europan sektoreko enpresa eragileekiko harremana ere.

 

Informazio gehiago Irekian: https://goo.gl/1jS1SN

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow