Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 iraila, 2021 Berrikuntza Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania Fast Track Innobideak programa India Klusterrak Ris3 Euskadi Txina

SPRI Taldeak klusterrei eta berrikuntzako ekosistemei buruzko nazioarteko konferentzian parte hartu du Errusian

Sinposioak 25etik gora herrialdetako profesionalak bildu ditu
SPRIko ordezkaria, David Fernández (eskumaldean), saio batean.

 

SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, TCI-Network Konferentzia Globalaren (The Competitiveness Institute) 24. edizioan parte hartu du. TCI Network klusterren eta berrikuntzako ekosistemen arloko profesionalen eta antolakundeen sare globala da, eta Errusiako Tatarstan Errepublikan egin da 24. edizio hau.

 

Tatarstan Investment Development Agency (TIDA) erakunde anfitrioiak SPRIko ordezkari David Fernández gonbidatu zuen moderatzaile aritzeko, agentziako arduradun den Taliya Minullina-rekin batera, “Sustainable Development. Agenda of the Regions” konferentziaren osoko bilkuran, konferentziako mahaiburu zirelarik Rustam Minnikhanov, Tatarstan Errepublikako presidentea, eta Merete Daniel Nielsen, TCI-Network sareko presidentea.

 

SPRI Taldeak orobat parte hartu zuen beste saio batean, zeinetan aztertu zen kluster erakundeek jokatzen duten papera lehiakortasun-adierazleak garatzean, eta zer indar duten eskualdeek inbertsioak erakartzeko, kontuan haturik agenda berdea. Saio horretan parte hartu zuten Ipar Renania-Westfalia (Duisburg), Kaluga, Mosku, San Petersburgo eta Altaiko Errepublikako ordezkariek.

 

25etik gora herrialdetako profesionalek hainbat gai landu dituzte kongresuak iraun dituen hiru egunetan, besteak beste, trantsizio berdea, ETEak balio-kate globaletan sartzea, klusterren etorkizuna, giza kapitalaren garapena eta kluster erakundeek hezkuntza-sistema berri baten sorkuntzari eginiko ekarpena.

 

Horiez gain, hizpide hartu dituzte orobat ekonomia zirkularrak klusterren bidez eskaintzen dituen aukera berriak, normaltasun berrian kolaboratzeko modu eraginkorrenak, kluster erakundeen kudeaketa erronka globalen testuinguru berrian, eta klusterrak eta lurralde adimendunak.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak