Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 uztaila, 2021 Berrikuntza Digitalizazioa Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Industria adimenduna Ris3 Euskadi Smart Industry Programa UP Euskadi

Matricería Mausa enpresak 3D moldeen inprimaketa-teknologiaren aldeko apustua egin du, Europan erreferente izateko helburuarekin

Gipuzkoako enpresa 1973an sortu zen eta moldeak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, batez ere industria-sektorerako. Orain, medikuntza, altzarien eta argiteria sektoreetan sartu da. Gaur egun Frantzian, Portugalen eta Belgikan du presentzia
Matricería Mausa

50 urte betetzear dagoela, Matricería Mausaren jarduerak eboluzionatu egin du, plastikoa eta kautxo-metala injektatzeko moldeen kudeaketa integraletik hasita 3D Multi Jet Fusion teknologiak txertatzeraino. Teknologia hori “lehiakorragoak izateko erabiltzen dugu, prototipoak eta piezak injekzio-moldearen beharrik gabe egiterako garaian”, adierazi du Amalia García Díez, enpresako Kalitate arduradunak.

Matricería Mausaren I+Gren aldeko apustua “egunerokoa da”, aitortu du Garcia Diezek. Bezeroaren neurriko zerbitzu integrala eskaintzen du, diseinua eta fabrikazioa, mantentze-lanak, konponketak eta aldaketak, kopiatzea eta 3D mekanizazioa eta hari bidezko ebaketa barne. “Gure bezeroak askotarikoak dira eta, I+Gri esker, arazoak eta beharrak konpontzen ditugu. Ez dugu produktu propiorik, bezeroaren eskariz fabrikatzen dugu”, azpimarratu du Kalitate arduradunak.

Zentzu horretan, enpresak 3D inprimaketarako alternatiba berriak bilatzen jarraitzen du eta epe labur eta ertainean piezak lurruntzeko zerbitzua eskaintzea aurreikusi du. “3D inprimaketan erabilitako materialaren propietateak hobetzen dituen sistema berritzailea da”, aurreratu du Amalia García Díezek.

Mausak nazioarteko izen handiko konpainiekin lan egiten du, HP kasu, eta batez ere industria sektorean lan egiten duen arren, “medikuntza, altzarien eta argi sektoreetan sartzen ari da”, azpimarratu du. Horrela, adibidez, 3D inprimaketa duen sorbalda-ortesi bat diseinatu eta egin berri du, Matricería Mausako Kalitate arduradunaren arabera, “pazienteari egonkortasuna eta laguntza pertsonalizatua ematen diona, lesioaren eta behar duen neurriaren arabera”.

Nazioarteko hazkundea

Oiartzungo konpainiak 20 langile inguru ditu, Frantzian, Portugalen eta Belgikan du presentzia, eta merkatu berriak lortzeko plan estrategiko bat garatzen ari da. “Matricería Mausaren helburua Europan haztea da, merkatu horretan erreferente gisa kokatzea, 3D inprimaketa eta piezen post-prozesamendu beharrei aurre egiteko”, gaineratu du.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak