Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 iraila, 2017
Jaurlaritzak 3 miloi gehiagorekin zabaldu du Industria Makinen Renove Programaren aurrekontua, sektorearen eskariaren aurrean

9 milioi eurotik 12ra pasatu da eta azken hiru urteotan, EAEko 891 enpresak baliatu dute programa, eta eragindako inbertsioak 320 milioi euro gainditu ditu

Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro gehiagorekin zabaldu du Industria Makinen Renove Programaren hasierako kontu-saila. EAEko industriaren apustua da produktibitatea, segurtasuna eta lehiakortasuna hobetzeko. Hala, 12 milioi eurokoa izatera pasatu da. 2017rako programak, hasiera batean, 9 milioi euroko zuzkidura zuen. Horrek aurreko edizioetan baino milioi bat gehiagoko zuzkidura zekarren jadanik.Laguntzak eskatzeko epea www.spri.eus helbidean irekita dago joan den ekainaren 30a ezkero eta urriaren 31n ixten da, edo lehenago, aurrekontu-esleipena agortuz gero; hain zuzen, hori gertatu baitzen epea hasi eta ordu gutxi batzuetara. Horregatik, orain, 3 milioi gehiagorekin zabaldu da programa.

2014an martxan jarri zenetik 891 euskal enpresak (2014an 420, 2015ean 271 eta 2016an 200) jaso dituzte programa horren diru-laguntzak eta eragindako inbertsioa 320,83 milioi eurokoa izan da hiru ekitaldi horietan (2014an 107,7 milioi, 2015ean 82,9 milioi eta 2016an 130,23 milioi).

Programa hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sustatzen du eta SPRI Taldeak kudeatzen du. Sektorearekin batera diseinatu eta baloratutako programa bat da, eta helburutzat dauka enpresetako aktiboen zati bat berritzea eta makinak puntuan jartzea ikuspegi guztietatik, betiere produktibitatea hobetuz eta pertsonen segurtasuna zainduz. Programa beraizik zuzendurik dago makinak berritzeko premia duten ETEei, programa honen bidez berritze eta modernizazio prozesuei ekin diezaieten.

Laguntzak eskatzeko epea zabalik egongo da ekainaren 30etik (ostirala), eta urriaren 31n itxiko da, edo lehenago aurrekontua agortzen bada, euskal enpresa askok eskatzen dituztelako horrelako laguntzak.

Produktibitatea eta segurtasuna hobetzeko makina berriak

Renove Programa honen helburu nagusia da euskal enpresen lehiakortasuna bultzatzea, eta horretarako, industria arloko enpresen produkzio-ekipamenduak modernizatuko dira eta lan arloko segurtasun- eta osasun-arauetara egokituko dira, makina berriak erosiz, enpresen produktibitatea hobetzen laguntzeko.

Osalanek, erakunde laguntzaile den aldetik, lan esparruko segurtasun- eta osasun-agiriak eta dagokion dokumentazio teknikoa aztertuko ditu, eta horrez gain, makinak ikuskatuko ditu. Gero, txosten bat igorriko dio SPRIri, eta bertan, ikuskapena egiaztatzeaz gain, haren segurtasun-baldintzak betetzen diren ala ez adieraziko da.

70.000 eurorainoko diru-laguntza makina bakoitzeko

Makina berriak 70.000 euro balio behar du gutxienez (BEZa kontuan hartu gabe). Erosketa-kontzeptuan egiaztatutako gastuaren %15eko diru-laguntza emango da; gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina bakoitzeko, eta 100.000 euro enpresa bakoitzeko (diru-laguntza erosketa bat baino gehiagorentzat den kasuetan).

Diru-laguntza jaso dezaketen makina motak

Honako hauek izango dira diruz lagundu daitezkeen makinak: produktuak eta materialak ontziratzeko eta paketatzeko, osagarriak muntatzeko, lehengaiak eta erdilandutako produktuak eraldatzeko, metrologiarako, eta enpresa eskatzailearen ustiapen ekonomikoko produkzio-prozesuetan erabilera automatikoa egiteko erabiltzen diren makina berriak.

Fabrikazio Aurreratua 12 urtarrila, 2021
Piezen % 100 suntsitu gabe ikuskatzeko soluzioak

LINQcasek x urte daramatza manufaktura aurreratuko industrien ekoizpen- eta mantentze-prozesuak...Leer más

Fabrikazio Aurreratua 2 abendua, 2020
IKERLAN nazioarteko proiektu bat gidatzen ari da Adimen Artifiziala aplikatzeko makinen “autodiagnostikoan”

  FRACTAL nazioarteko proiektu bat da, BRTAko (Basque Research & Technology Alliance)...Leer más

WEC fabricación aditiva
Fabrikazio Aurreratua 15 iraila, 2020
Motor-turbina zigilatzeak egiteko prozesuan fabrikazio gehigarria txertatzeko lanean ari dira WEC eta UPV/EHU

Sektore aeronautikoan kalitate handia eskatzen da, bertan erabiltzen diren piezen bizi-ziklo luzea...Leer más

Fabrikazio Aurreratua 14 iraila, 2020
3R3D Technology Materials: neurrira eginiko 3D inprimagailuak eta inprimatzeko material berriak

  3R3D Technology Materials erreferentziazko konpainia da Euskadin 3D inprimaketako...Leer más

Fabrikazio Aurreratua 10 iraila, 2020
Euskal enpresek aukera izango dute fabrikazio aurreratura bideratutako Europako berrikuntza-tresna berriak ezagutzeko

  Euskal enpresek urriaren 22an egingo den jardunaldi telematiko batean ezagutuko dituzte...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?