Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 maiatza, 2021 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Gometegui Industrial enpresak 6 milloi euro inbertituko ditu eta 30 pertsona kontratatuko ditu Laudioko lantegian

  • Arantxa Tapia sailburuak Gometegui Industrial enpresaren instalazioak bisitatu ditu, Laudion

  • Enpresak une zailak bizitzen ari den eskualdearekin duen konpromisoa nabarmendu du Tapiak

Arantxa Tapia sailbura, bisitaldian.

 

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, gaur, Gometegui Industrial enpresaren instalazioak bisitatu ditu, Laudion. Industria astunerako osagai metaliko handietan eta energia berriztagarrietan dago espezializatuta enpresa, eta instalazio berrietan 6 milioi euro inbertitzea eta 30 pertsona kontratatzea aurreikusten du.

 

Javier Zarraonandia Industria sailburuordea eta Mikel Amundarain Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendaria sailburuarekin izan dira, eta enpresaren ordezkaritza Diego Sanchez Moreno konpainiako zuzendari nagusi eta bazkideak, Jesus Gonzalez Delgado gerenteak eta Jorge Sanchez Moreno bazkideak osatu dute.

 

Gometegui Industrialek nazioarteko bezero handiak erakartzeko egiten duen ahalegina nabarmendu du Tapiak bisitan, baina, batik bat, Aiaraldearekin duen konpromisoa azpimarratu du, bertan enpresaren jarduerak aberastasuna eta lana baitakartza.

 

Gometegui Industrialena ematen ari diren trantsizioen eskutik iritsiko diren aukera berrien adibideetako bat da. Aukera horiek Eusko Jaurlaritzaren Basque Green Deal hitzarmenak ere jaso ditu. Kasu honetan, trantsizio energetikoa, energia garbien aldeko apustua, deskarbonizaziorako funtsezkoak direnak, bultzada ekonomikoa eta enpleguaren sorrera izan dira.

 

Enpresa duela 40 urte baino gehiago sortu zen; beste jabetza bati esleitu zitzaion 2018ko urrian, hartzekodunen konkurtsoaren ondoren. Jabetza berriak honako erronka honi jarraitu dio: jarduerarekin jarraitzea eta merkatuen dibertsifikazioan eta eragiketa-bikaintasunean oinarritzen den hazkuntzako plan estrategiko handia abian jartzea. Urteotan, jarduerari eta lanpostuei eustea ez ezik, beste 10 kontratu mugagabe sartzea eta aldi baterako beste 28 kontratazio egitea ere lortu dute.

 

Egindako lanari esker, sektore eolikoko eta hidroelektrikoko eta meatzaritza-sektoreko nazioarteko bezero handien arreta ere erakarri dute, eta, hala, hazkuntza- eta hedapen-aldiari egin ahalko diote aurre datozen urteotan, aukera berri horiei erantzuteko. Gometegui Industrialek, gaur egun, 4 nabe estali dauzka, 10.000m2 baino gehiagoko azaleran, eta 200 tona arte altxatzeko gaitasuna.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak