Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 maiatza, 2021 Berrikuntza I+G Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

H2sarea jarri da abian, gas naturalaren sarean hidrogenoaren injekzio segurua bultzatzeko proiektua

Nortegas buru duen euskal industria-enpresen partzuergo batek baliabide berriztagarri hori banaketa-sareetan sartzeko irtenbide berriak ikertu eta garatu nahi ditu
H2sarea

Europako Batzordeak proposatutako Klimaren Europako Legeak nahitaezko helburu gisa ezarri du Europar Batasuneko estatu kide guztientzat 2030erako berotegi-efektuko gasen isuriak murriztea, gutxienez % 55eraino 1990arekin alderatuta. 2050erako, ehuneko horrek % 80 eta % 95 ingurukoa izan beharko luke, ekonomiaren deskarbonizazioa eta denontzako dinamika jasangarriagoak lortzeko.

Zifra horiek lortzeko bideen bila, hidrogenoaren erabilera da sektore askotan gehien entzuten den irtenbidea, eta, bereziki, energiaren sektorean. Hain zuzen ere, horixe da H2sarea proiektuaren funtsezko elementua. Hasi berria den ikerketa- eta garapen-proposamen estrategiko horrek hidrogenoaren injekzio segurua bultzatu nahi du gas naturala banatzeko dauden azpiegituretan, soluzio teknologiko aurreratuak ikertuz.

Bizkaiko Nortegas gas-banatzaileak gidatutako proiektuaren helburua da, batetik, konpainiaren azpiegiturak – 8.000 kilometro baino gehiago dituztenak – aprobetxatzea ahalbidetuko duten ekipo eta osagaien ikerketa eta garapena bultzatzea, eta, bestetik, hidrogeno eramaile bihurtzea hainbat egoeratan: hidrogenoa injektatzeko sistemak, konpresio sistema aurreratuak, hidrogenorako finkapen adimendun espezifikoen garapena, % 100 hidrogenoa den inguruneetan eta hidrogeno-gas natural nahasketetan erabiltzeko egokiak diren material eta osagai berriak ikertzea eta hidrogeno-nahasketetarako osagai egokiak, eta abar.

Proiektuan euskal industria-sareko zenbait enpresak parte hartzen dute, hala nola ABC Compresores, C.A.E., S.L. – FIDEGAS, H2Site, Erreka Fastening Solutions eta Orkli enpresek; eta, gainera, Tecnalia eta Ikerlan, euskal teknologia- eta ikerketa-zentroek laguntzen dute, Hidrogenoaren Zentro Nazionalarekin batera. Horiek guztiek lan egingo dute “hidrogenoaren papera sendotzeko eta ekonomia deskarbonizatzeko palanka gisa, bai etxean, bai industrian, bai mugikortasunean, beren jardueraren izaeragatik elektrifikatu ezin diren sektoreen eskaria estaliz”, azaldu du enpresa liderrak.

Hidrogenoaren aldeko apustu sendoa, ikuspegi estrategikoarekin

Hiru urteko iraupenarekin, proiektuak hidrogenoaren aldeko apustu sendoa suposatzen du, bere azken helburua hidrogenoaren %100eko banaketa sare bat lortzeko bideak irekitzea baita. “Horretarako, beharrezkoa da ezagutza eta teknologiak sortzea, zifra hori lortu arte eraldaketa progresiboa ahalbidetzeko”, azpimarratu dute.

Beraz, ikerketak Tecnalia eta Ikerlanen instalazioetan hasiko dira, biak BRTAeuskal aliantzako kideak. Lehen etapa honetan H2Loop plataforma integratuko da garapen berriak probatzeko eta hidrogenoarekin kontaktuan dauden material eta osagaien portaera behatzeko. “Lehenik eta behin, hidrogenoaren injekzioaren inguruko analisia % 20ra arte egingo da, eta, ondoren, ehuneko horiek handituz joango dira, bigarren fasean hidrogenoaren % 100era iritsi arte”, azaldu du energia konpainiak.

Nortegasen arabera, proiektuak “enpresa sare jasangarriagoak sortzen eta ingurumenaren babesaren eta ekonomiaren deskarbonizazioaren alde borrokatzen laguntzen du”. Baina ez hori bakarrik, haien esanetan, “hidrogenoaren inguruko industria bat garatzeak eragina izango du enpleguan mundu osoan”. 2050erako Euskadin hidrogenoaren sektoretik eratorritako 10.000 eta 55.000 enplegu artean sortuko direla uste dute.

El Grupo SPRI impulsa la I+D de las empresas vascas con herramientas, activos, ayudas, grupos de trabajo y alianzas con el fin de potenciar la investigación y generar nuevas tecnologías, con programas como Elkartek, Emaitek o Hazitek, cuya información puedes obtener aquí.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak