Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

23 martxoa, 2016
Euskal ezagutza teknologikoa, mantentze industrialeko hodei- plataforma bat sortzeko

Mantis deituriko proiektuak 30 milioi euroko aurrekontua du
Ekimeneko bazkideek otsailean egin zuten bilera Lisboan

Garapen teknologikoa sustatze aldera, Mondragon Unibertsitateko goi Eskola Politeknikoa buru duten berrogeita hamar bat entitate, 30 milioi euroko aurrekontua duen Europako proiektu batean lanean ari dira, mantentze industrialeko zerbitzuen hodei- plataforma bat diseinatzeko helburuarekin.

Mantis deituriko ekimena, hiru urteko iraupena duen eta 4.0 industriaren testuinguruan kokatutako proiektua da eta bertan Euskadiko konpainia eta entitate garrantzitsuek parte hartzen dute, hala nola, Fagor Arrasate, Koniker, IK4- Ikerlan, IK4-Tekniker, MSI eta Goizper-ek, baita Eskola Politeknikoaren koordinazioak ere.

Europar Batasunaren ECSEL-JU programaren bitartez finantzatutako proiektuak bilera egin zuen otsailaren bukaeran Lisboan, orain arte erregistratutako aurrerapausoak berrikusteko asmoz.

Iragan urtean hasitako ekimenak, prozesuak monitore bidez kontrolatzeko txertatutako sistemen erabileran oinarritutako mantentze industrialeko zerbitzuen plataforma bat garatuko du. Gainera, akatsak iragartzearen bitartez, erabakiak hartzeko lagunduko duten sistema adimendunak izango ditu, beti ere mantentze ekintzak programatzeko, kostuak murrizteko eta materialen ustiapena hobetzeko.

Proiektuaren emaitzak lau tokitan balioztatuko dira: produkzio- aktiboen mantentzean, ibilgailuen kudeaketan, energiaren produkzioan eta osasun esparruko ekipoen mantentzean.

Fagor Arrasate eta Koniker estanpazio sistemen esparruko produkzio aktiboen mantentzean lan egingo dute.

Zehazki, Fagor-ek puntako teknologia gehituko die osagai kritikoei bere sendotasun eta funtzionaltasuna hobetzeko, beti ere mantentze proaktibo eta prediktiboko jarduerak errazte aldera.

Bosch, Phillips, Vestas edo Liebherr bezalako enpresek parte hartzen duten ekimenak bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren RIS-3 Euskadi espezializazio adimendunaren estrategiaren helburuekin bat egiten du.

Ris3 euskadi 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Javier López de Lacalle, director del Foro Marítimo Vasco
Ris3 euskadi 22 uztaila, 2020
Javier López de Lacalle: “Une honetan ontziolak dira ontzigintzaren industria osagarriaren benetako traktoreak” 

Javier López de Lacallek, Euskal Herriko Itsas Foroko zuzendariak, eukal ontziolek ontzigintzan...Leer más

Fagor Industrial crea Nebukare para reforzar la higienización de espacios
Ris3 euskadi 21 uztaila, 2020
Fagor Industrialek Nebukare sortu du eremu desberdinen higienizazioa indartzeko

Fagor Industrialek bere produktu-eskaintza handitu du, Covid-19 gaixotasunaren aurrean gizartea...Leer más

Maider Zabala, co-fundadora
Ris3 euskadi 16 uztaila, 2020
Onena Medicines: “Tumore zelula batzuk hilezkor bihurtzen dituen proteina bat deuseztatzeko sendagaiak garatzen ditugu”

Onena Medicines 2019ko apirilean hasi zuen bere jarduera  Donostian, AEBetan hamarkada bat...Leer más

Biolan, “Ezkutuko txapelduna” bio-sentsoreen arloan

  Biolan euskal enpresa bioteknologikoa, bi milioi euroko inbertsioa egin berri duena...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?