Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 otsaila, 2021 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

CLCircular enpresak soluzio digital berde bat eskaintzen du logistika-operazioetan galerak murrizteko

Bizkaiko enpresak sentsoreak eta teknologia berrerabitzen ditu enpresei monitorizazio-zerbitzua bidezko prezioan eskaintzeko
CLCircular

Ekonomia berdean oinarritutako modelo batekin, CLCircular euskal enpresak soluzio digitalak eskaintzen ditu, arreta logistika- eta garraio-operazioak ikuspegi ekonomikotik optimizatzean jartzeaz gain, operazio horietatik eratorritako galerek gizartean eta ingurumenean duten eragina ere kontuan hartuz.

“Benetan kezkagarria da enpresaren jardueraren alderdi guztiak ez kontrolatzeagatik sortzen den inpaktu soziala, ingurumenekoa eta ekonomikoa”, azpimarratu dute Bizkaiko enpresatik. Horren aurrean, CLCircularrek logistika digitalizatzeko soluzioak eskaintzen ditu. “Bidezko prezioan egiten dugu, enpresa gehienek eskuratu ahal izan ditzaten eta horretarako ekonomia zirkularreko eredu batean oinarritzen gara”, adierazi dute.

Eredu horren arabera lan egiteak enpresa digitalari modu jasangarrian eta ezin hobean jarduteko ahalmena ematen dio, hiru mailatan: alde batetik, bezeroari erabiltzen dituen zerbitzuengatik bakarrik ordaintzeko aukera ematen dion soluzio bat eskaintzen dio, eta, horrela, ” soluzio garestiak eta stockaren kudeaketa-kostuak ekiditen ditugu”, azaldu dute. Bestetik, garatutako teknologien fabrikazio-kostuak murriztea ahalbidetzen du, baztertuko liratekeen sentsoreen berrerabilpenari esker. Eta, azkenik, prozesu logistikoa bere osotasunean modu iraunkorrean optimizatzeko aukera ematen dio bezeroari; izan ere, “gure teknologiarekin bezeroak bere hondakin-tasa murrizteaz gain, jasangarritasunean oinarritzen den gurpil oso bati laguntzen dio, beren prozesuetan ezartzen duten teknologia hori ere, hondakin-tasa murriztuz sortu baita”, ondorioztatu dute.

Trazabilitate logistikoa denbora errealean

CLCircularrek, batez ere, elikagai-industriaren sektorearentzat egiten du lan, baina baita osasun-zientzien sektorearentzat ere. Azken batean, produktuen garraioan eta kontserbazioan tenperatura- eta hezetasun-baldintza espezifikoak behar dituzten sektoreak dira bere lan esparruak, batzuetan kritikoak izaten diren baldintzak.

Beraz, Bizkaiko enpresak soluzio bat garatu du, kate logistiko osoan zehar produktuen tenperatura, hezetasuna, kokapena, kolpeak eta argia denbora errealean kudeatu eta monitorizatzeko. Horrela, “bezeroak bere produktuen trazabilitate osoa eskura du denbora errealean, eta horri esker erabakiak garaiz eta modu zentzudunean har ditzake, galerak saihesteko”, gaineratu dute.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresak digitalizatzea da, big data, machine learning, adimen artifiziala eta marketing digitala bezalako tresnak, zerbitzuekin, laguntzekin eta hemen zehazten diren aktiboekin sustatuz.

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak