Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

11 uztaila, 2017
Bio-diseinua eta geruza digitalak etorkizuneko jakietan

Food Innovation, Institute for the Future erakundearena.

Food Innovation txostenean sektorea aldatuko duten osagaiak biltzen dira.

 

Datozen urteetan, gizarteak erronka global garrantzitsuak izango ditu elikaduraren sektorean, hala nola, klima aldaketa eta ingurumenaren babesa, pertsona guztiek janaria eskuratzeko aukera izatea eta aldaketekiko –esaterako, hondamendiak edo gatazkak- erresilientzia gaitasuna. Aldi berean, sektorea eraldaketa sakonak jasaten ari da. Teknologia berrien eraginaz gain, ohiturak eta premiak ere aldatu egin dira; hala, osasunarekiko kezka eta kontzientzia ekologikoa handitu egin dira eta kontsumitzaileak agente aktibo bihurtu dira.

 

Elementu horiek elikaduraren etorkizun posibleak aurkezten dizkigute, eszenatoki oso anitzekin: elikagai berriak sortzeko bio-ingeniaritza, maila lokaleko produkzio-sistema robotikoak edota janariarekiko esperientzia hobetzeko geruza birtualak. Aukera horiek aipatzen ditu irabazi asmorik gabeko Institute for the Future erakundeak egin duen Food Innovation, datozen hamarkadarako errezetak txostenak.

 

Ipar Amerikako think tank erakundearen azterketak aldaketa eragingo duten bost osagai aurkeztu ditu, eta horietako bakoitzak bere etorkizun posibleak, aukerak eta arriskuak ditu. Txostenaren bidez erakutsi nahi da osagai horien bidez errezeta oso anitzak sor daitezkeela, konbinatzeko moduaren arabera.

 

Lehenengoa da mikro eskalako bio-aniztasuna, zeinak mikro-organismoak aztertzen baititu, beren potentzial berritzailea aprobetxatzeko elikagaien segurtasuna bezalako sektoreetan edo pertsonalizatzeko. Beste joera bat da diseinu esperimentala, hau da, bio-ingeniaritza erabiltzea kode genetiko berriak idatzi eta elikagai berriak sortzeko. Kontzeptu horren adibide bat da hazkuntzako okelak, beharrezkoa den eztabaida etikoa sortzen dutenak.

 

Txostenak jaso duen moduan, aurrerapen teknologikoak nekazaritza ere berrasmatu du, aukera ekarri baitu low cost metodoak aplikatzeko. Hardware eta software irekiek, Gauzen Internek eta datu-bilketa masiboek aukera emango diete ekoizle txikiei berrikuntza handiak aplikatzeko prezio merkeagoan, esaterako, ezagutza partekatuan oinarritutako sistema robotikoak. Gainera, kontsumitzaileek paper aktiboagoa izango dute, eta hainbat balore erreklamatuko dituzte, hala nola, ingurumenaren sostengarritasuna, osasuna eta giza eskubideen errespetua. Zentzu horretan, etiketa adimendunek askoz informazio gardenagoa eman lezakete produktuen produkzio eta banaketa-kate osoari buruz.

 

Azkenik, txostenak osagaitzat hartzen du open food narratiba. Kontzeptu horrek erreferentzia egiten die elikagaiak kontsumitzeko eta haien historia azaltzeko modu berriei. Lehen, elikadura sektoreak ahots bakarra zuen, baina orain ahots asko uztartzen ditu, bai kontsumitzaileek hedabide sozialetan dutena, eta bai datuek eurek sortzen dutena. Gainera, geruza berriei esker, platerak esperimentatzeko modu berriak sortu dira, esaterako, errealitate handitua edo errealitate birtuala erabiliz.

Fagor Industrial crea Nebukare para reforzar la higienización de espacios
Bio osasuna 21 uztaila, 2020
Fagor Industrialek Nebukare sortu du eremu desberdinen higienizazioa indartzeko

Fagor Industrialek bere produktu-eskaintza handitu du, Covid-19 gaixotasunaren aurrean gizartea...Leer más

Maider Zabala, co-fundadora
Bio osasuna 16 uztaila, 2020
Onena Medicines: “Tumore zelula batzuk hilezkor bihurtzen dituen proteina bat deuseztatzeko sendagaiak garatzen ditugu”

Onena Medicines 2019ko apirilean hasi zuen bere jarduera  Donostian, AEBetan hamarkada bat...Leer más

Biolan, “Ezkutuko txapelduna” bio-sentsoreen arloan

  Biolan euskal enpresa bioteknologikoa, bi milioi euroko inbertsioa egin berri duena...Leer más

Bio osasuna 8 uztaila, 2020
“EuCanImage”, Big Data eta adimen artifiziala minbiziaren diagnostikoa hobetzeko

UPV/EHUk proiektu europar horretan parte hartzen du Zuzenbide eta Giza Genomako Katedraren...Leer más

Bio osasuna 6 uztaila, 2020
Bio-osasunaren sektoreko 75 enpresek sortzen dute Euskadiko BPGaren % 1,45

  Basque Health Klusterraren Ohiko Batzar Orokorrean aurkeztu ziren sektorearen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?