Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 otsaila, 2019 Nazioartekotzea Asia eta Ozeania Latinoamerika

Wolcok nazioarteko apustua indartu du

Ebakuntza tresnen fabrikatzaileak lantegia inauguratu du Mexikon eta 2020an Indian beste instalazio bat irekitzea aurreikusi du, Gauzatu programaren laguntzaz
Egunotan abiaraziko den lantegi berriak 12 langile ditu jardunean hasteko

Ebakuntza tresnen fabrikatzaileak lantegia inauguratu du Mexikon eta 2020an Indian beste instalazio bat irekitzea aurreikusi du, Gauzatu programaren laguntzaz

 

Ebakuntza tresnen fabrikazioan espezializatuta dagoen Wolco Group euskal taldeak lantegia inauguratu du Mexikoko Queretaro estatuan. Hauxe da konpainia bizkaitarrak nazioartean ireki duen lehenengo instalazioa eta datorren urtean Indian beste lantegi bat irekitzea aurreikusi du.

 

Milioi bat euro inguruko inbertsioa tarteko, egunotan abiaraziko den lantegi berriak 12 langile ditu jardunean hasteko.

 

Konpainiak nazioarteko hedapen kanpaina indartzeko asmoa du, datorren urtean Indian beste instalazio bat abian jarriz. Zehazkiago esanda, bigarren lantegi hau Pune hirian finkatuko da, Maharashtra estatuan.

 

Nazioarteko hedapenerako, taldeak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du, lurralde kohesioa sustatzen den lekuetan oinarri teknologikoko enpresa txiki eta ertainak sortzea xede duen Gauzatu programaren bitartez.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

 

Wolcoren bideo korporatiboa 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak