Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 urria, 2015
Wavegarden: “Nazioartekoak gara, guk ez dugu nazioartekotze planik”

Igor Barandiaran, Wavegarden-eko gerenteak

Surfzaleentzako aisia-instalazioen eraikuntzan espezializatu den Wavegarden konpainia gipuzkoarrak nazioartean hedatzen jarraitzen du, Europan, Estatu Batuetan, Australian eta beste hainbat lekutan kontratuak sinatuz.

“Orain, horniketa-kontratuak eta Galesen eraiki beharreko instalazio ireki baterako kontratua ditugu esku artean, eta beste instalazio bat eraikitzen ari gara Estatu Batuetan, datorren urteko udaberrian irekitzeko asmoz”, ziurtatu du Igor Barandiaran Wavegarden-eko gerenteak.

Enpresariak adierazi duenez, konpainiak Europan duen presentzia indartzeaz gain, luze gabe, beren lehenengo proiektua instala lezakete Australian eta Ekialdean.

“Munduko bost kontinenteetan kokatuta dauden 19 proiektutarako aurre-kontratuak sinatuak ditugu dagoeneko”, gaineratu du Barandiaranek, egoera honek “datozen bospasei urteetako lan-karga segurtatzea” ekarriko lukeela ziurtatuz.

Olatu artifizialak dituen aintzira baten inguruan eraikitako aisia-parkeen diseinua, fabrikazio-kontrola, abian jartzea eta mantentze-lanak dira Wavegarden-en jardueraren ardatz nagusiak, itsasoa simulatzeko eta kirol diziplina hau egitea ezinezkoa den natur inguruneetan surfa praktikatzeko aukera eskaintzeko asmoz.

Barandiaranek azaldu duenez, duela 10 urte sortutako Aizarnazabalgo konpainia honek ez du “nazioartekotze estrategia garbirik”, baizik eta “mundua tokiko merkatu bat balitz bezala” jokatzen du.

“Nazioartekotzeaz hitz egiten dugunean, atipiko samarrak gara. Guk ez dugu nazioartekotze estrategiarik, gure merkatua nazioartekoa baita”, adierazi du.

Enpresariak esan duenez, bere konpainiaren bezeroak “Australian, AEBetan, Txinan, Zarautzen, Donostian, Alaskan edo Txilen egon daitezkeen” inbertsiogile pribatuak dira: “Nazioartekoak gara; guk ez dugu nazioartekotze planik”.

Negozio-eredua garatzeko, Wavegarden-ek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak produktu eta enpresa zientifiko eta teknologiko berriak sustatzeko abiarazi dituen bi GAITEK programaren laguntza izan du.

Konpainiari eutsi ahal izateko, “bi GAITEK programaz profitatzeko aukera izan dugu, oso-oso une garrantzitsuetan”, azpimarratu du Barandiaranek.

Wavegarden-ek 2012an eskatu zuen lehendabiziko aldiz programa honen laguntza, konpainia “prototipotik produkturako jauzia” egiten ari zen momentuan, eta bigarren laguntza garapena optimizatzeko fasean iritsi zen.

El Grupo Gámiz y Egoin participan en
Nazioartekotzea 4 ekaina, 2020
Renzo Piano arkitektoak bi euskal enpresa kontuan hartu ditu du Pariseko bere azken proiekturako

Bi euskal enpresak zeregin garrantzitsua bete dute Parisko Abokatuen Elkargoaren egoitza...Leer más

Simuladores vascos para lograr el permiso de conducir en Singapur
Nazioartekotzea 3 ekaina, 2020
Singapurren gidabaimena lortzeko euskal simulagailuak

Singapurreko hiri-estatuan gidatzeko baimena eskatzen duten pertsonek zenbait proba egin beharko...Leer más

Nazioartekotzea 28 maiatza, 2020
Euskal enpresek SPRI Taldearen Berrikuntza eta Nazioartekotze laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ekainaren hasieran

Laguntzak aste honetan eskuratu ahal izango dira, EHAAn argitaratu ondoren. SPRI Taldeak...Leer más

Nazioartekotzea 27 maiatza, 2020
COVID-19ari buruzko asteroko txostena herrialdeka. Inpaktu ekonomikoari buruzko datuak, neurriak eta murrizketak.

BasqueTrade & Investment agentziako lantaldeak informazio baliagarria ematen du COVID-19ak...Leer más

Ángela Ming da solutions
Nazioartekotzea 23 maiatza, 2020
‘Ming Da Consulting’: Txinan konfiantza, merkataritza akordioak eta aliantzak sortzeko zubia

Deustuko Unibertsitatearen 'Innogune' eraikinak, Donostian, balio erantsi handiko ekimen...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?