Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

12 abendua, 2016
Ulma Construction-ek Arabiar Emirerrietara eraman ditu bere soluzioak

Ulma Constructionek Dubaiko merkataritza-gunearen eraikuntza lanetan parte hartu du
Euskal enpresak lodiera eta altuera anitzeko espazioentzako kofratze soluzioak instalatu ditu

Gipuzkoar enpresak, Dubaiko merkataritza-gunearen eraikuntza lanetan parte hartu du

 

Bere kanpo- hedapen kanpainaren barruan, Ulma Construction euskal enpresak, lodiera eta altuera anitzeko espazioentzako kofratze soluzioak instalatu ditu, Dubaiko arabiar emirerrian kokatutako City Walk merkataritza-gunearen eraikuntza proiektuan.

 

Zehatz-mehatz, Oñatin egoitza duen enpresak, solairu bakoitzera egokitzen diren harlauza moldagarriak kofratzeko sistemak instalatu ditu eta bertan hormigonatuarekin konbinatutako aurrefabrikatutako harlauzak erabili izan ditu, besteak beste.

 

Euskal konpainiaren komunikatu baten arabera, erabilitako sistemek  “azkar, segurtasunez eta eraginkortasun osoz, eraikinaren solairuek agertu dituzten altuera- kasuistika desberdinak” konpontzea ahalbidetu dute.

 

Proiektuaren testuinguruan, “txarrantxa metalikoak” erabili izan dira, bai harlauzen eskoran, bai aurrefabrikatutako harlauzetan ere, oharrak gaineratzen duenez.

 

Dubai hiria hazkunde eta eraikuntza irakinaldi garrantzitsu baten murgilduta dago, zeinek erreferente arkitektoniko bihurtuko diren zeru- harraskari, ekipamendu eta espazioak eraikitzea dakarrena.

 

Dubai City Walk 13.000 metro koadroko merkataritza-gune garrantzitsu bat da, 52 saltoki, jatetxe eta Burj Khalifa, munduko zeru- harraskari altuena ikus daitekeen kanpo alde zabal bat duena.

 

 

ULMA Constructionen aurkezpen bideoa

red exterior reuniones b2b
Afrika eta ekialde ertaina 23 Azaroa, 2020
Abenduak 1, 2, 3: euskal enpresentzako B2B topaketak SPRI Taldearen Kanpo Sareko arduradunekin

Basque Trade-k, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, B2B bilerak egiteko aukera...Leer más

Boletín Oportunidades Internacionales de Mercado BTI
Merkatuko Nazioarteko Aukeren txostena

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Adimen Lehiakorreko Unitateak eginiko hogeita bosgarren...Leer más

Boletin Oportunidades Basque Trade Septiembre 2020
Afrika eta ekialde ertaina 11 iraila, 2020
Merkatuak kanpoan eskaintzen dituen Aukerak. Sektoreak eta herrialdeak.

SPRI Taldearen enpresen nazioartekotzerako euskal agentziak, Basque Trade & Investment-ek,...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 25 otsaila, 2020
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Marokorako misio komertzial batean parte hartzen ari da

Harremanetan egongo da automozio eta elektronika sektoreekin SPRI Taldean integratutako...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?