Aeronautika sektoreko <a href=”http://www.aernnova.com/es/” target=”_blank”>Aernnova </a>konpainia arabarrak akziodun berriak ditu. Springwater funtsak, kapitalaren %47aren jabea zenak, inbertsio funts iparramerikarrari saldu dio bere partaidetza. Akziodun bihurtuko dira orobat Torreal funtsa (%13,5), Abelló familiarena, eta Peninsula funtsa (%9,5), zeinetan sartuta baitago Endesako presidentea, Borja Prado. Iñaki López Gandásegui konpainiako presidentea buru duen zuzendaritza taldeak enpresa zuzentzen jarraituko du, eta baita ere akziodun izaten (%24). Orobat jarraituko dute beste akziodun minoritario batzuek (%5,5).
Akziodun berrien etorrerak ez du esan nahi enpresaren orientazio estrategikoa aldatuko denik. Une honetan enpresak 690 milioi euro fakturatzen ditu urtean, eta hegazkin fuselajeko zatiak fabrikatzen ditu Embraer, Boeing, Airbus edo Bombardier bezalako konpainientzat. Baditu 4.700 langile, eta produkzio plantak Europan, Estatu Batuetan, Mexikon eta Brasilen.
Joan den abenduaren 31n Erresuma Batua Europar Batasunetik atera izanak ziurgabetasun-egoera...Leer más
PartekatuKopak eta edalontziak egiten dituen Vicrila euskal enpresa atzerrira begira jarri da hazten...Leer más
PartekatuntClick Soluciones Tecnológicas 2005ean Berrizen sortutako enpresa da, eta maiatzean bulego...Leer más
PartekatuAitor Urzelaik hiru hilabete bete ditu abenduan SPRI Taldearen buru bezala. Bere erronken artean,...Leer más
PartekatuEkonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak bere sailaren...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?