Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 uztaila, 2015
Teknia Group-ek 13,5 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du aurten

Multinazionalak lantegiak modernatzeko eta ekoizpen prozesuak hobetzeko asmoa du.
Enpresa automobilgintzako osagaietan espezializatuta dago

Teknia Group-ek, Euskal industria multinazionalak, mundu osoko zenbait herrialdetan banatutako bere lantegiak modernizatzeko, eta aurtengo ekoizpen prozesuak hobetzeko 13,5 milioi euroko inbertsioa egingo du.

Inbertsio hau, automobilgintzako osagaietan espezializatutako enpresa bizkaitarraren plan estrategikoaren zati bat da. Enpresak berak egindako kalkuluen arabera gainera fakturazioa 2017an 400 milioietara heltzea espero du.

Gainera, enpresak merkatu berrietara heldu nahi du, Errusia, AEB, Turkia eta Indian dauden konpainiak erosita. Azken herrialde honetatik asiar kontinentean hazkunde plataforma bat ezarriko lukeen.

Industria taldeak, 20 langilez osatutako I+G unitate bat du eta salmenten fakturazioko %1,5 bertara bideratzen ditu; konpainiak kopurua hau %3,5era arte handitzea gura du.

Azken hilabeteetan, Volkswagen eta Renault-erako bost milioiko balio duten eskariak eskuratu ditu Elorrioko zentroak.

Nazioartean presentzia handia duen taldeak diru sarrera gehienak kanpoko merkatuetatik hel daitezela espero du. Egun Teknia Group-ek 2.100 langile ditu.

Iturria: Estrategia Empresarial

Teknia Aurkezpena

Nazioartekotzea 16 ekaina, 2021
495 gaztek prestakuntza jasoko dute atzerrian Eusko Jaurlaritzaren Global Training bekei esker

Eusko Jaurlaritzak ireki du  Global Training 2021 programako 495 bekak eskatzeko deialdia....Leer más

Itasa, 55 herrialde baino gehiagotan saltzen den silikona-paperaren fabrikatzailea

Silicone Release Liner materiala ez da oso ezaguna, baina eguneroko hainbat produktutan dago, hala...Leer más

Nazioartekotzea 10 ekaina, 2021
Aitor Urzelai: “Enpresak aukerak identifikatzen ari dira, pandemia gorabehera”  

  Pandemiaren ondorioak arintzeko eta euskal enpresa-sarearen suspertze-prozesua azkartzeko...Leer más

DIBAL
Dibalek fakturazio-software bat garatu du TicketBAI bere pisaketa komertzialen balantzetan integratzeko

Dibal enpresa bizkaitarra, merkataritzarako eta industriarako balantzen estatuko merkatuan liderra...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?