Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

23 iraila, 2013
SPRIk euskal enpresarien esku jarriko ditu nazioarteko merkatu erakargarrienak

Nazioarteko merkatuek eskaintzen dizkieten aukerak ezagutu nahi dituzten eta merkatu horietan sartzeko zer egin behar duten jakin nahi duten euskal enpresariek aukera paregabea dute urriaren 2 eta 3an banan-banako bilerak egiteko SPRIk atzerrian dituen bulegoetako ordezkariekin, egun horietan BECen egongo direlako euskal enpresarien galderei erantzuteko. SPRIk hitzordua eskatzeko aukera ireki du https://spri.eus/encuentrosredexterior web orrian.


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak BECen elkartuko du aurten ere SPRIren Kanpo Sarea, euskal enpresei nazioarteko negozio aukeren berri emateko eta baita ere azaltzeko zer egin behar duten beren nazioarteko prozesua abiarazteko, edozein dela ere beren tamaina nahiz sektorea. Hala, euskal enpresei 70 herrialdetan zerbitzu ematen dieten SPRIko profesionalak nazioartekotzeari buruzko Invexport negozio foroan elkartuko dira urriaren 2tik 3ra, zeina Industri Gailurrarekin batera ospatuko baita toki eta une berean.


Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak bere nazioartekotze zerbitzuen eskaintza zabalduko du Invexport-en, eta informazio-puntu bat egongo da argitzeko zer egin behar den Munduko Bankuaren proiektu multilateraletan parte hartzeko eta Munduko Bankuaren finantzaketa lortzeko. Urte honen hasieran, Munduko Bankuak SPRI homologatu du bitartekari-lanak egin ditzan eta enpresei lehen eskuko informazioa eman diezaien, hala euskal enpresek aukera izango dute funts multilateralekin finantzatuko diren ekimenak ezagutu eta lizitazioetara aurkezteko.


Zerbitzu horretaz gain, enpresek banan-banako elkarrizketak hitzartu ahalko dituzte SPRIren Kanpo Sareko ordezkariekin, hitzordua https://spri.eus/encuentrosredexterior webgunean erreserbatzen badute. Gainera, aurtengo edizioan SPRIk bi jardunaldi dibulgatibo antolatu ditu merkatu interesgarriei buruz: bata, Alemaniari buruzkoa izango da, SPRIk ordezkaritza bulego bat irekiko duelako laster bertan eta bestea, Asiari buruzkoa, azken urteotan erreferentziazko jomuga baita euskal ETEentzat.


SPRIren Kanpo Sareak presentzia du 70etik gora herrialdetan eta 5 eremu operatibotan antolatuta dago: Afrika eta Ekialde Ertaina, Latinoamerika, Asia eta Ozeania, Europa eta Ipar Amerika. Kanpo Sarea SPRI Taldearen barruan dago eta bere lana da nagusiki euskal enpresen nazioartekotze prozesuak ahalbidetzea haiek aukeratutako jomugetan. Desberdintasun nabarmenak daude enpresen nazioartekotze prozesuen artean, bai graduari eta bai faseei dagokienez. Kanpo Sarearen bitartez, SPRIko nazioartekotze arloko lantaldeak neurrira eginiko zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei atzerrira irteteko prozesu osoan, eta nazioartekotzearen hiru faseetan laguntzen die: hastapenak, sendotzea eta ezartzea.


Afrika eta ekialde ertaina 25 otsaila, 2020
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Marokorako misio komertzial batean parte hartzen ari da

Harremanetan egongo da automozio eta elektronika sektoreekin SPRI Taldean integratutako...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Afrikako Garapen Bankuak Euskadi birsorkuntza-eredutzat aukeratzea lortu du Nazioartekotzeko Euskal Agentziak

Bankuaren ordezkariek Euskadi bisitatu dute euskal hiriek ingurumen arloko birsorkuntzan,...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 17 uztaila, 2019
Arantxa Tapia AVLko presidentearekin batu da eta Tubacex-en instalazioa bisitatu du, Austrian

AVL-k, elektromugikortasuneko eta automozioaren joera berrietarako euskal industriarako erreferente...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 22 azaroa, 2018
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Hegoafrikaren enbaxadorearen bisita jaso du

Afrikako herrialdearen ordezkariak euskal enpresa batzuk bisitatuko ditu aste...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?