Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

2 urria, 2017
SPRI Taldea eta 13 euskal enpresa Iranera joango dira bezeroak bilatzera bost sektore industrialetan

Urriaren 11 arte egingo den bidaia honen helburua da babesa ematea Irango bost sektoretan –altzairua, makina-erreminta, gas eta petrolio sektorerako ekipamendua, energia berriztagarriak eta burdinbideak- interesak dituzten konpainiei.

 

Euskal ordezkaritza Irango Energia Ministerioarekin batzartuko da, jakiteko zeintzuk diren energia berriztagarrien arloan dauzkan planak.

 

 SPRI Taldea (enpresen garapenerako euskal agentzia) buru izango duen 13 euskal enpresaz osatutako ordezkaritza bat Iranera joango da urriaren hasieran, bilerak egiteko sektore bakoitzeko balizko bezero garrantzitsuekin.  Urriaren 11 arte egingo den bidaia horretan, SPRIk bere babesa eman nahi die Irango bost sektoretan –altzairua, makina-erreminta, gas eta petrolio sektorerako ekipamendua, energia berriztagarriak eta burdinbideak- interesak dituzten konpainiei.

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Álex Arriola izango da ordezkaritzako buru, eta ondoan izango ditu Miren Madinabeitia, Nazioartekotzeko zuzendaria eta Leire Intxausti, Afrika eta Ekialde Ertaineko burua. Ordezkaritza horretan joango dira baita ere Siderex, Mafex, Fluidex, AFM eta Energy Cluster klusterretako 13 euskal enpresatako 16 ordezkari.  Enpresa publiko eta pribatuak dira, eta gorago aipatutako sektoreetan  lan egiten dute.

 

SPRI Taldeko ordezkariek bileretan parte hartuko dute, beren babesa erakusteko euskal enpresek Iranen dituzten jarduerei eta une honetan existitzen diren finantza-konponbideak eskainiko dizkiete, baliagarri izan baitaitezke zenbait proiektutarako.

 

Maila instituzionalean Energia Ministerioarekin batzartuko dira, helburua baita jakitea zeintzuk diren Irango gobernuak energia berriztagarrien sektorean  dauzkan planak. Horrez gain, bilerak egingo dituzte Industria eta Merkataritza Ministerioarekin, Merkataritza Ganbera Hispaniar-irandarrarekin eta Espainiak Iranen duen Bulego Komertzialarekin. Bilera horien xedea da Euskadik Iranekin dauzkan harreman komertzialak eta instituzionalak indartzea, betiere indarrean dauden marko legalak errespetatuz.

 

Ordezkaritzak orobat parte hartuko du Espainiak Iranen duen Enbaxadak antolatutako lan bilera batean, Espainiako Kanpo Gai eta Lankidetza ministro Alfonso Dastisekin eta Espainiako enbaxadore Eduardo López Busquetsekin batera.

 

Bidaia aprobetxatuz orobat bisitatuko dute Teheran Industry Exhibition azoka industriala, ekipo ondasunen sektoreko Irango topaketa garrantzitsuena, non hainbat euskal enpresak stand propioa izango baitute.

 

Afrika eta ekialde ertaina 25 otsaila, 2020
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Marokorako misio komertzial batean parte hartzen ari da

Harremanetan egongo da automozio eta elektronika sektoreekin SPRI Taldean integratutako...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Afrikako Garapen Bankuak Euskadi birsorkuntza-eredutzat aukeratzea lortu du Nazioartekotzeko Euskal Agentziak

Bankuaren ordezkariek Euskadi bisitatu dute euskal hiriek ingurumen arloko birsorkuntzan,...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 17 uztaila, 2019
Arantxa Tapia AVLko presidentearekin batu da eta Tubacex-en instalazioa bisitatu du, Austrian

AVL-k, elektromugikortasuneko eta automozioaren joera berrietarako euskal industriarako erreferente...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 22 azaroa, 2018
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Hegoafrikaren enbaxadorearen bisita jaso du

Afrikako herrialdearen ordezkariak euskal enpresa batzuk bisitatuko ditu aste...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?