Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

1 uztaila, 2016
SPRI atzerrian. Uztailako lehen astea

spri_internacionalizacion_red exterior de spri

Euskal enpresak Txinako trokelgintzako azoka garrantzitsuenean eta SPRIk mahai-inguru bat antolatu du Kolonbian dauden euskal enpresekin

 

Euskal enpresak Txinako trokelgintzako azoka garrantzitsuenean

The 16th International Exhibition on Die & Mould Technology and Equipment (DMC2016) Txinako Trokelgintzako eta Moldeen sektoreko azoka garrantzitsuena da. Ekainaren 28tik uztailaren 1era egin da Shangain eta hainbat euskal enpresak parte hartu dute bertan.

Erakunde hauek antolatu dute topaketa: China Die & Mould Industry Association, China Council for the Promotion of International Trade, Shanghai Sub-Council, Chamber of International Commerce Shanghai, China National Machine Tool Corp. eta Shanghai Die & Mould Trade Association. Antolatzaileek, bestalde, sektore hauetako elkarte, kluster eta taldeen laguntza izan dute: Makineria, Elektronika, Industria Militarra, Industria Aeronautikoa eta Espaziala, Automozioa, Plastikoa, Kautxua, Mekatronika, Tratamendu Termikoak eta Galdaragintza. Laip eta Innovalia euskal enpresek stand propioa izan dute DMC 2016 azokan.

Laip konpainiak SPRIren Shangaiko bulegoaren laguntza eta babesa jaso zuen, eta hark egin zituen baita ere itzulpen-lanak.
laip-spri-shanghai

 

Azokako antolatzaileek SPRIren Shanghaiko bulegoa eta Batz gonbidatu zituzten, zeintzuek bertatik bertara parte hartu zuten azokaren inaugurazio ekitaldian eta China Die&Mould Industry Association elkarteak ekainaren 28an antolatutako International Auto Mold Development Forum 2016 konferentzian. Kasu honetan, enpresek eta multinazionaletako adituek (nagusiki automozioaren sektorean aitzindariak diren herrialdeetakoek, hala nola AEBetakoek, Alemaniakoek eta Japoniakoek) eginiko aurkezpenez gain, SPRIren Shanghaiko bulegoak aurkezpen bat egin zuen euskal automozioari buruz, eta Batz enpresak aurkezpen teknikoago bat egin zuen Stamping Dies for Lightweight teknologiari buruz. Kalkulatu da nazioarteko eta Txinako 200dik gora profesional joan zirela konferentziara.

 

 

SPRIk mahai-inguru bat antolatu du Kolonbian dauden euskal enpresekin

Ekainaren erdialdean SPRIren Kolonbiako ordezkaritzak mahai-inguru bat antolatu zuen hamar bat euskal enpresarekin eta Colciencias-ekin, hots, zientzia, teknologia eta berrikuntza sustatzeko politika publikoak garatzen dituen Kolonbiako gobernuko departamenduarekin.

Bileran ezagutzera eman ziren Colcienciasek martxan dauzkan proiektuak, sinergiak sortzeko Kolonbian kokatutako euskal enpresekin. Topaketan izan ziren Jorge Humberto Parra, Colciencias departamenduko Idazkaritza Nagusiko aholkularia, María Ángeles Guerra, Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzako enpresa arloko arduraduna, eta euskal enpresa hauetako ordezkariak: GCON4, Arin Innovation, Gestionet, Alecop, Zigor, Tecnalia, Osteophoenix, Unipanamericana eta Alegria Activity.

Multilaterak 2 uztaila, 2019
Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte hartzen duten euskal ETEentzako laguntzak

“Pilotu” horiek eskala txikian lortzen dituzten emaitzetan oinarriturik, tamaina handiko...Leer más

Multilaterak 25 apirila, 2018
Hepyc-ek aukera berriak erdietsi ditu bere produktuen banaketarako

Euskal fabrikatzaileak akordioak itxi ditu bere ekipamenduak Errusian eta asiar kontinenteko...Leer más

Multilaterak 10 azaroa, 2017
Juan Sadaba, ‘Nerei’: “Birloki sistemarekin zentzua eman nahi diegu Erresilientzia bezalako hitze…”

Hirigintzako arkitektoa da prestakuntzaz, baina bere izaera sortzaile eta transbertsala dela medio,...Leer más

Multilaterak 7 azaroa, 2016
Intergune + 2016 ekitaldiko ezagutza. Bideo eta aurkezpenak

  Beste urte batez, INTERGUNE+ Euskadiko Nazioartekotzearen Foroa izan zen, eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?