Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 ekaina, 2017
SPRI aste honetan elkartuko da Indian kokatutako euskal enpresekin eta Ampo enpresaren fabrika berriaren inaugurazioan parte hartuko du

Indiarako bisita honek jarraipena emango dio Arantxa Tapia sailburuak 2015ean egin zuenari

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak eta Nazioartekotze Arloko zuzendari Miren Madinabeitiak India bisitatuko dute datorren astean. Bisitak dirauen bitartean, han kokatutako euskal enpresekin elkartuko dira, Maharashtra eskualdeko idazkari nagusiarekin elkarrizketatuko dira eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkari ariko dira Ampo Poyam Valves kooperatiba gipuzkoarrak Coimbatore hirian, hegoaldeko Tamil Nadu Estatuan, eraiki duen fabrika berriaren inaugurazioan. Euskal kooperatiba hori balio teknologiko handiko balbulen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dago eta 72 hatzbeterainoko balbulak ekoitziko ditu fabrika berri horretan.

 

Indiarako bidaia ekainaren 5etik 8ra izango da, eta bisitari hasiera emateko, euskal ordezkariek bilera bat egingo dute Mumbain Apurva Chandra-rekin –Maharashtra eskualdeko gobernuko Industriako idazkari nagusiarekin-, horrela jarraipena emateko Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak 2015eko martxoan eginiko bidaian hasitako harreman instituzionalei.

 

Tapiak 2015ean eginiko bisitaren jarraipena

 Tapiak bilera bat izan zuen duela bi urte Mumbain Maharastra eskualdeko lehen ministro Devendra Fadnavis-ekin, hots, Indiako eskualde industrialeneko arduradun nagusiarekin. Bi agintariek hainbat formula aztertu zituzten areago sendotzeko euskal enpresen eta Maharastra eskualdekoen arteko lankidetza.

 

Maharastra da Indiako BPGari ekarpen handiena egiten dion eskualdea (%14,6), berau da industrializatuena eta erabaki du sektore zehatz batzuen aldeko apustua egitea: energia, automozioa eta osagaiak, farmazia eta bio-teknologia eta oihalak.

 

Arantxa Tapiak 2015eko martxoan azaldu zuenez, Maharastra eskualdeko gobernuari interesatzen zaio euskal enpresak bertan kokatzea eta lankidetza bat sortzea, manufakturaz eta energiaz harago, hirietako zerbitzuak hobetzeko uraren kudeaketan, garraioan edota energia eraginkortasunean. Eta ildo horretatik joango da Arriolak eta Madinabeitiak Apurva Chandra-rekin egingo duten bilera ere.

 

Bilera Indian kokatutako euskal enpresekin

SPRIk atzerrian kokatutako euskal enpresei laguntzeko hartua duen konpromisoari jarraiki, harreman instituzionalez harago, SPRI Taldeko ordezkaritza baita ere bilduko da Indiako hainbat eskualdetan kokatutako euskal enpresetako ordezkariekin. Bilera horretan hurbiletik ezagutuko dute enpresa horiek bizi duten egoera, zeintzuk diren beren premiak eta nola bultzatu lankidetzak.

 

Hala, ekainaren 7an Bangalore hirian elkartuko dira Arteche, Korta, ZIV Automation eta Fagor Automation enpresekin, eta hilaren 8an Chenai hirian bilduko dira Gamesa eta Hine enpresekin. Bilera agenda horren barruan, aipatzekoa da ziber-segurtasun sektoreko lider den Wipro enpresako arduradunekin izango duten topaketa.

 

AMPOren fabrikaren inaugurazioa Coimbatore hirian

 

Indiarako bidaia honek badu helburu garrantzitsu bat, Arriola Eusko Jaurlaritzaren ordezkari ariko baita Ampo kooperatibaren produkzio-fabrikaren inaugurazioan Coimbatore hirian, ekainaren 6an.

 

Ampo Poyam Valves kooperatiba gipuzkoarra balio teknologiko handiko balbulen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dago. Esan bezala, ekainaren 6an fabrikazio-lantegi berri bat inauguratuko du India hegoaldeko Tamil Nadu Estatuko Coimbatore hirian, non 72 hatzbeterainoko balbulak ekoitziko baititu. Instalazio berri horiei esker, kooperatibak balbula handiagoak ekoitziko ditu, eta hala filialaren ekoizpen-gaitasuna handituko du.

 

Fabrikak 15.000 metro koadro inguruko azalera du, eta baditu balbulak muntatzeko instalazioak, proba bankuak, pintura instalazioak, espedizioak eta bulegoak. Fabrika berri hori kooperatibak egun Idiazabalen (Gipuzkoa) daukan fabrikaren erreplika izango da.

 

Ampo Poyam Valves enpresak azpimarratu du instalazio berriei esker kooperatibak kalitate maila berbera eskainiko duela Indian, baina kostu lehiakorragoekin eta entrega epe laburragoekin. Euskal konpainia 2009. urtean sartu zen Asiako merkatuan, bere bezeroen premia eta eskakizunei hobeto erantzuteko eta merkatuko alternatiba onena eskaintzeko.

SPRI Indian 2009tik

Sprik bulego bat du Indian 2009tik, eta oraingo honetan, bulego horretako arduradun berriak, Hemant Agarwal-ek, euskal ordezkaritzari lagunduko dio bere bisitaldietan.

Indian badira 60 bat euskal enpresa, horietatik 28 produkzio arlokoak, 23 komertzialak eta 9 zerbitzu arlokoak. Bestalde, Euskadin badira Indiako 5 enpresa euskal enpresekin kokatuta daudenak, batzuk zuzenean eta beste batzuk joint-venture delakoen bidez.

 

India 22. postuan dago bai esportazioen eta bai inportazioen rankinean. 2016an, Euskadik ondasun ekipoak eta galdaketako manufakturak esportatu zituen Indiara (209.702 mila euroko baliokoak) eta burdin eta altzairu galdaketa, ondasun ekipoak eta galdaketako manufakturak inportatu zituen handik (154.803 mila euroko baliokoak).

Ángela Ming da solutions
Asia eta ozeania 23 maiatza, 2020
‘Ming Da Consulting’: Txinan konfiantza, merkataritza akordioak eta aliantzak sortzeko zubia

Deustuko Unibertsitatearen 'Innogune' eraikinak, Donostian, balio erantsi handiko ekimen...Leer más

La planta en China de Mondragon Assembly enviará a Euskadi máquinas para fabricar mascarillas y evitar la dependencia de las importaciones
Asia eta ozeania 31 martxoa, 2020
Mikel Yang: “Txinan ezarritako euskal empresa ia guztiek haien jarduerari ekin diote berriro”

Esparru publikoan zein pribatuan erakundeak kudeatzen dituzten pertsona askoren begiradak Txinara...Leer más

Asia eta ozeania 27 urtarrila, 2020
Japoniako ordezkaritza batek txalotu egin du talentua bultzatzeko Euskadiko programa

Mie eskualdeko kargu politikoek bilera bat egin dute Nazioartekotzeko Euskal...Leer más

Asia eta ozeania 25 azaroa, 2019
Makina-erremintako euskal enpresak Indiara abiatu dira Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Asiako herrialdeak sektoreari eskaintzen dizkion negozio-aukerak esploratuko dituzte SPRI Taldeari...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?