Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

14 iraila, 2017
Siemens Gamesak Texaseko bi parke eolikoren potentzia areagotuko du

Instalakuntzek ekoiztutako urteko energia %25era arte handituko da
Konpainia bi parkeetan kokatutako egungo turbinen ordez modelo berriak jartzeaz arduratuko da

Instalakuntzek ekoiztutako urteko energia %25era arte handituko da

 

Energia berriztagarrietan espezializatutako Siemens Gamesa euskal konpainiak, akordioa itxi du, Estatu Batuetako Texas estatuan, NexEra Energy Resources enpresaren bi parke eoliko berrindartzeko. Bi leku hauetako urteko energia %25era arte handitzea suposatzen duen kontratuak, bere eraginkortasuna eta efizientzia bultzatzea, baita bere bizitza probetxugarria areagotzea ere du helburu.

 

Zehatz-mehatz, konpainia, bi parkeetan kokatutako egungo turbinen ordez, potentzia handiagoko modelo berriak jartzeaz arduratuko da.

 

Iragan hiruhilekoan sinatutako kontratuaren ostean, berrindartze proiektua urte honen bukaeran amai dadila aurreikusi dute. Hala ere, prozesu guzti honek iraun bitartean, bi parkeak martxan izango dira.

 

“Siemens Gamesaren berrindartze programak bezeroen aktiboak optimizatzeko aukera ematen du, honela, bere inbertsioen balioa handitzera lagunduz”, azaldu du Siemens Gamesako Iparramerikarako Onshore negozio arduradun Jacob Andersen-ek.

 

Bezero bakoitzaren berariazko beharretarako egokitzapen estrategia batean kokatuta, Siemens Gamesak, zenbait fase aintzat hartzen dituen berrindartze sistema integrala sortu du. Alde batetik, parkeen kokapenerako, finantzaziorako eta planifikaziorako aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, eta bestetik, konpainiak bezeroaren eskura, instalakuntza eolikoen operazio eta mantentze lan zerbitzua jartzen du.

Veigalan y Azterlan desarrollan una solución inteligente para crear materiales metálicos más resistentes y ligeros para fabricar frenos de coche
Enpresa Eraldaketa 11 maiatza, 2020
Geograma: “Geo-kokapenak erraztasunak ematen ditu erabakiak hartzeko eta negozio-prozesuak optimizatzeko”

  Arabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?