Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 4 uztaila, 2017

Siemens España enpresako presidenteak, Rosa Garcíak, esan du “Euskadi lurralde oso erakargarria” dela “atzerriko inbertsioentzat”

Rosa Garciak, Siemens España enpresako presidenteak, bi arrazoi azpimarratu ditu Euskadik atzerriko inbertsioarentzat duen erakargarritasuna azaltzeko: industria-sare sendoa eta maila teknologiko handia.  Hain zuzen, García pozik agertu da Euskadiko industria-sare sendo eta maila teknologiko handiarekin, zenbait parametrotan Europako batez bestekoaren gainetik daudelako. Testuinguru horretan nabarmendu du azken urteotan nabarmen ugaritu direla atzerriko inbertsioak, horrek agerian uzten duelarik “lurralde oso erakargarria dela atzerriko inbertsioentzat”.

Siemens España enpresako presidenteak astelehen honetan antolatu den “Energia eraginkortasuna eta Sostengarritasuna. Industriaren erronka Euskadin” enpresa-jardunaldian egin ditu baieztapen horiek. Ekitaldia Bilboko Guggenheim Museoan egin da, El Economista aldizkariak antolaturik eta Petronor, EEE, Kutxabank, Ormazabal eta Ingeteam erakundeen babesarekin.

Siemens enpresako arduradunak adierazi du ezen, nahiz eta Europako abangoardian egon, Euskadik lanean jarraitu behar duela merkatuko eskakizun berriei egokitzeko, merkatua etengabe eraldatzen ari delako, eta industria aurreratua, teknologiak eta digitalizazioa funtsezkoak direlako maila teknologiko hori mantentzeko.

Garciak deskribatzen duen merkatu hori aurrera doa industria pertsonalizatu eta lehiakorrago baterantz, zeinak neurrira eginiko zerbitzuak eskaintzen baititu baina prezioak mantenduz. Beste era bateko industria bat da, adimenduna.

Euskadiko enpresek aprobetxatu egin behar dituzte teknologiak eskaintzen dituen aukera guztiak, eta beren negozioa bideratu makinen serbitizaziorantz, hau da, erosteagatik ordaindu beharrean, emandako zerbitzuagatik ordainduko da, eta horrek beste harreman bat sortuko du bezeroarekin

Empresas licitadoras Euskera
Albisteak 27 urtarrila, 2022 Nazioartekotzea
BasqueTradek Enpresa Lizitatzaileen 6. bilera ospatuko du otsailaren 7tik 11ra
Irakurri gehiago
Albisteak 25 urtarrila, 2022 Nazioartekotzea
Euskal ETEek %60ko dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte nazioartean zabalduta dauden proiektu berritzaileetarako
Irakurri gehiago
Albisteak 20 urtarrila, 2022 Nazioartekotzea
Isatik sektore eolikoan eta materialen ingeniaritzan dibertsifikatzearen aldeko apustua egin du
Irakurri gehiago
Albisteak 18 urtarrila, 2022 Nazioartekotzea
Danobatek bere presentzia indartu du AEBetan Illinoisen egoitza berri bat ezarriz
Irakurri gehiago
Albisteak 13 urtarrila, 2022 Nazioartekotzea
Eremu enpresako transformadore elektrikoak, presente mundu osoan zehar
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak