Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 urtarrila, 2016
Prosertek, Latinoamerikako eta Karibeko merkatuari begira

Konpainia Bizkaiko Santurtzi herrian finkatuta dago

Portuko ekipamenduak fabrikatzen dituen Prosertek euskal konpainiak nazioartean hedatzearen aldeko apustuari eutsi eta, aurten bertan, Kolonbian dituen bulegoetatik abiatuta, produktuak Latinoamerikako eta Karibeko zenbait merkatutan zabaltzeari ekingo dio.

Bizkaiko Santurtzi herrian finkatuta dagoen enpresa honek 2015ean abiatu zuen mundu osoko 20 herrialdetara iristea ahalbidetu dion nazioartekotze-prozesua, eta berrikitan, Bogotan aldean ere finkatu da, bertako bazkide baten laguntzaz.

Kolonbiako hiriburuan dituen instalazioen bidez, taldeak gertuko arreta eskaini nahi die inguruko herrialdeetako bezeroei, AEBetako Houston eskualdeko hidrokarburoen negoziotik Txileko merkaturaino.

Gainera, fabrikatzailea oraingo sareari eusteko laguntzaile bila dabil Mexikon, Kuban, Panaman, Brasilen, Kolonbian, Ekuadorren eta Perun.

Estrategia honi esker, konpainiak Latinoamerikako eta Karibeko fakturazioa bikoiztu nahi du hiru eta bost urte bitarteko epean.

Prosertek portuko ekipamenduetan espezializatuta dago, eta produktu manufakturaktuak diseinatu, ekoitzi, probatu, garraiatu eta instalatzeaz arduratzen diren 70 langile ditu.

Era berean, ihes azkarreko kakoak, atrakatzeko defentsak, mutiloiak, zaldain autopropultsatuak, bidaiarientzako sarbideko zaldainak, atrakatzeko laguntza-sistemak, itsas-garabiak eta garabi-besoak bezalako salgaien kasuan, aholkularitza eta salmenta ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu.

Iturria: Estrategia Empresarial

La firma donostiarra Twin & Chic impulsa la moda infantil dermosaludable y sostenible
Nazioartekotzea 1 uztaila, 2020
Twin & Chic enpresa donostiarrak haurren moda osasuntsua eta jasangarria bultzatu du

Erika Gomezek  eskubideak errespetatzen zituzten jantzi jasangarriak eta azalerako osasuntsuak...Leer más

Nazioartekotzea 23 ekaina, 2020
Euskal enpresek bilera birtualak egin ahal izango dituzte SPRI Taldearen Kanpo Sareko bulegoetako 13 arduradunekin uztailaren 7tik 9ra

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpo Sareko arduradunek bilerak...Leer más

Eusko Jaurlaritzak Agenda 2030 sustatuko du udako ikastaro baten bidez

  SPRI Taldeak Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bilboko egoitzan antolatuko den...Leer más

Optimitive se internacionaliza para que la gran industria optimice el uso de energía y promueva el desarrollo sostenible

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?