Euskal konpainiak banatzaile-sarearekiko lotura komertzialak estutzea xede duen jardunaldia egin du
Ehun bat herrialdetara iristen den nazioarteko presentzia ezinago zabalaz, igogailuak eta jasotze-sistemak fabrikatzen dituen Orona enpresa gipuzkoarrak banatzaileekin elkartu da, proiektu eta zerbitzu berriak aurkeztu eta gaurgeroko berrikuntza eta ikerketa eredua azaltzeko.
Aste honetan egindako topaketa horretaz baliatuta, Hernaniko enpresak etorkizuneko proiektu nagusiak ere aurreratu zituen, konpainiak zabaldutako ohar baten arabera.
Bileran, 19 herrialdetako banatzaileek parte hartu zuten. Konpainia herrialde horietan guztietan finkatuta dago, baina horrez gain, zerbitzu integralak eskaintzen dituen filialen sare propio bat dauka.
Antonio Pérez Oronako industria-zuzendariak ziurtatu duenez, parte-hartze zabal horrek “oso-osorik islatzen du enpresaren esportazio arloko jarduna, eta Aurrera daraman nazioartekotze gero eta handiagoa”.
Joan den udan, konpainiak Portugalen eta Polonian bi enpresa erosi zituela iragarri zuen, europar merkatuan duen presentzia indartzeko asmoz. Eragiketa horien aurretik, beste hiru erosketa egin zituen Frantzian eta Norvegian, urteko lehen seihilekoan.
Orona-ren aurkezpen bideoa
Digimat proiektuak helburu nabarmenak ditu: automobilaren osagai metalikoen prestazioak hobetzea,...Leer más
PartekatuArabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más
PartekatuEuskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más
PartekatuGAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más
PartekatuEuskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?