Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

13 uztaila, 2016
Ondoan-ek Mexiko eta Marokoren alde apustu egin du

Mexikoko egoitza berriak proiektu garrantzitsuekin lotutako eskaintzak ditu

Enpresa bizkaitarrak nazioarteko hedapen kanpaina bat hasi du

 

Klimatizaziorako instalazio elektromekanikoetan espezializatuta dagoen Ondoan ingeniaritza-konpainiak bulego berriak zabaldu ditu Mexikon eta Marokon, nazioarteko merkatuetara hedatzeko darabilen estrategiaren barruan.

 

Enpresak zabaldutako ohar baten arabera, Mexikoko egoitza berriak proiektu garrantzitsuekin lotutako eskaintzak ditu une honetan. Proiektu horiek eraikuntza publiko nahiz pribatukoak, hirugarren sektorekoak, industria sektorekoak eta petroliogintza eta energia sektorekoak dira.

 

Horrez gain, Ondoan-i, esparru amankomunetako suteen aurkako babes-instalazioak gauzatzeko lanak esleitu dizkiote, hegoaldeko Veracruz estatuan kokatutako Coatzacoalcos nekazaritza-logistika eta industria parkea eraikitzeko proiektuaren barruan.

 

Bestalde, enpresa bizkaitarrak merkataritza-bulego bat dauka urte hasieraz geroztik Marokoko Casablanca hirian. Bulego horretatik, proiektu berriak lortu nahi ditu herrialde osoan nahiz Magrebeko beste leku batzuetan.

 

Nazioartekotze prozesua bultzatzeko ahaleginean, Ondoan-ek tokian tokiko laguntzaileak izan ditu hedapena bizkortu nahian dabilen esparruetan. Gerora ere, konpainiak estrategia honekin jarraitzea aurreikusi du merkatu berrietara zabaltzeko asmoz.

Enpresa Eraldaketa 11 maiatza, 2020
Geograma: “Geo-kokapenak erraztasunak ematen ditu erabakiak hartzeko eta negozio-prozesuak optimizatzeko”

  Arabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Enpresa Eraldaketa 9 urtarrila, 2020
Ikusmen artifiziala, kalitate-ikuskapena optimizatzeko

Vicomtech-ek Ekin enpresak fabrikatzen dituen brotxen ikuskapen-prozesua automatizatzeko sistema...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?