Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 Marzo, 2019 Berrikuntza Nazioartekotzea AEBak BasqueTrade & Investment Energia Fast Track Innobideak programa Ipar Amerika Ris3 Euskadi

Negozio aukera garrantzitsuak Estatu Batuetan Euskadiko energia sektoreko enpresentzat

Datozen urteotan 25GWko itsasoko haize-offshore potentzia instalazioak egingo dituzte Estatu Batuek
Jurdana Izagirre. Arantxa Tapia sailburua, Jorge Fernández eta Ainhoa Ondarzabal.

 

Datozen urteotan 25GWko itsasoko haize-offshore potentzia instalazioak egingo dituzte Estatu Batuek

Washingtoneko Nazioartekotze Euskal Agentzia bulego berria hasi da euskal enpresei zerbitzua ematen

 

Estatu Batuetako ekialdeko eta mendebaldeko kostetan aldi berean lanean aritu diren enpresa eta instituzio ordezkaritzek bat egin dute gaur Washingtonen, SPRIren menpe dagoen Nazioartekotze Euskal Agentziak zabaldu berri duen bulegoan. Bulegoa Nazioarteko sareko 16.a da.

 

Estatu Batuetako ekialdean eta mendebaldean modu paraleloan lanean jardun duten enpresa eta instituzio ordezkaritzek bat egin dute gaur Washingtonen, SPRIren menpe dagoen Nazioartekotze Euskal Agentziak zabaldu berri duen bulego komertzialean.

 

Energiaren sektoreko euskal enpresek egunotan landu duten agendari buruzko oso balantze positiboa egin dute, oso gertutik ezagutu ahal izan dituztelako  Estatu Batuetan aurreikusten diren proiektu oeoliko offshore garrantzitsuenak. Datozen 15 urteotan 25GW potentzia instalatuko da errekurtso ekonomikoen mobilizazio handia eraginez, eta estatu batuetako merkatura gerturatzeko aukerak biderkatuz.

 

Helburu horiek lortzeko lan asko dago egiteko oraindik ere eta Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du oso gertuko jarraipen etengabea egiteko, eta bai New Yorken dagoen Gobernuko delegazioaren bidez bai Washingtoneko bulego komertzialaren bidez, sor daitezkeen negozio aukerak lantzeko jardunaldiak, networking ekintzak, alderantzizko misioak eta abar antolatuz.

 

Enpresek gainera oso modu positiboan baloratu dute bulegoa zabaltzeko aukeratu den unea, Estatu Batuetan energiaren alorrean lanean hasteko une paregabea delako, beti ere bertan kokatuta dauden enpresen laguntzarekin.

 

Jurdana Izagirre, bulegoko zuzendaria izan da gaur, Euskaditik etorritako enpresak (Erreka, Euskabea, Ibermática, Idom, Nautilus, Ormazabal, Saitec eta ZIV) eta bertan kokatuta daudenak Siemens Gamesa, Avangrid Renewables, Gestamp o Ibermatica USA besteak beste, elkartzea lortu duen ekitaldian gidari. Jardunaldian EEBBko merkatuaren berezitasunak, aukerak eta arrakastarako giltzak aztertu dituzte.

 

Egunean zehar Arantxa Tapia sailburuak bilerak egin ditu Estatu Batuetako Komertzio eta Energia departamentuekin.

 

Euskadi eta Estatu Batuen arteko harreman komertziala

 Estatu Batuak, Europatik kanpo, Euskadik gehien esportatzen duen herrialdea da, Hona hemen, balio ekonomikoa kontuan hartuz, Estatu Batuetara esportatzen diren produktu nagusiak: petrolioa, petrolioaren ondoriozko produktuak eta hauei lotutakoak; errepideko ibilgailuak; burdina eta altzairua; metalen manufakturak, eta industriako ekipoak eta makineria.

 

Azken urteetan esportazioen kopuruak gora egin du, 2016. urtean izan ezik. Urte horretan esportazioa % 10,50 murriztu zen. Azken urtean, azarora arte, 2017 urte osoarekin alderatuta, esportazioak % 7,14 hazi ziren. Hortaz, 2017an eman zen gehikuntzaren berdina edo handiagoa ematea aurreikusi da.

 

Herrialdearen lehentasunezko sektoreak aztertzean, energia berriztagarriak, automobilgintzaren sektorea eta bioteknologia nabarmentzen ditugu, Estatu Batuetan duten garrantzi ekonomiko eta estrategikoagatik, hazteko duten aukeragatik eta Euskadiko industriarekin duten sinergiagatik.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak