Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 ekaina, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak dio 2030 Agenda “gelditzeko iritsi dela”

La directora de la Agencia, Ainhoa Ondarzabal, ha expuesto, en los cursos de verano de la UPV, las medidas implantadas para el desarrollo sostenible

Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek garapen sostengarrirako neurriak azaldu ditu EHUko udako ikastaroetan

Aipatu du erronketako bat dela “euskal enpresek ebaluazio hobea lor dezatela  garapen sostengarriarekiko lerrokatze-prozesuan”.

 

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalek Gasteizen esan du ostiral honetan 2030 Agenda (garapen sostengarria bultzatzeko nazioarteko proiektua) “gelditzeko iritsi dela. Hau hasi besterik ez da egin” adierazi du. Horrez gain, nabarmendu du Agentziaren erronketako bat dela euskal enpresek “ebaluazio hobea lor dezatela garapen sostengarriarekiko lerrokatze-prozesuan”.

 

Ondarzabalek Ihobeko zuzendari Jesús Losada eta Emakundeko zuzendari Izaskun Landaiderekin batera parte hartu du Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan antolatutako Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) udako ikastaroetan, 2030 Agenda eta politika publikoen eraginkortasuna aztergai izan dituen mahai-inguru batean.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendariak ezagutzera eman du bere erakundeak garapen sostengarria ezartzeko egin duen lana eta, hartutako beste neurri batzuen artean,  azpimarratu du “bat egin dugu[la] gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren helburuarekin. Adibidez, Agentziako langileetatik erdiak gizonak dira eta beste erdiak emakumeak.

 

Azaldu du aurten birdiseinatu egin direla Agentziak enpresen nazioartekotzerako eskaintzen dituen laguntza-programa garrantzitsuenak (Zabaldu eta Sakondu), bat etor daitezen garapen sostengarriko helburuekin.   Hala, programa horietako laguntzak ematean, nabarmen puntu gehiago ematen zaizkie gizartearekin eta sostengarritasunarekin hartutako konpromisoei: lehen 100 puntutik 3 lortu bazitezkeen konpromiso horiengatik, orain 15 lortu daitezke.

 

Bi faktore horiek gehiago baloratzen hasi dira baita ere lizitazioen euskal plataforman. Lizitazioen euskal plataforma Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren beste plan garrantzitsu bat da, laguntza ematen diena euskal enpresei parte har dezaten banku multilateralek garapen bidean dauden herrialdeetan bultzatzen dituzten nazioarteko proiektuetan.

 

Bi kasu Kolonbian

Ondarzabalek Kolonbiako bi kasu azaldu ditu, zeintzuetan garapen sostengarria bultzatu den lizitazioetarako euskal plataforman. Lehena, Kolonbiako Pazifikoko eskualdeen eta gainerako zonaldeen arteko etena murrizteko proiektu bat izan da eta, bigarrena berriz, Kolonbiako gerrillarekiko gatazkaren eraginpean dauden eremuetarako proiektu bat.

 

Nazioartekotze bekei dagokienez, Agentziako zuzendariak jakinarazi du erantzukizun sozial korporatiboari eta gizarte zein ingurumen ikuspegiei buruzko modulu bat integratu dutela laguntzetan.

 

Finantzaketari buruz mintzatzean, Ainhoa Ondarzabalek hizpide hartu du atzerriko enpresa-ezarpenak bultzatzeko Gauzatu programa. Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin batera “ikerketa bat egingo dugu jakiteko enpresak nola ari diren lerrokatzen garapen sostengarriarekin”. Gaineratu du lan hori lau herrialdetan zentratuko dela: Txinan, Mexikon, Estatu Batuetan eta Kolonbian.

 

Enpresak garapen sostengarriarekin estuago lerrokatzeaz gain, Ondarzabalek erronkatzat jo du irizpide horiek Agentziaren gainerako jardueretan ere aplikatzea, ezen “jarduera batzuetan aplikatu ditugu, baina ez guztietan”. Eta helburutzat hartu du jakitea zein ekarpen egiten duten euskal esportazioek jomugako herrialdeetan garapen sostengarria inplementatzeko prozesuetan. “Hori zailagoa da” onartu du, baina ziur dago “posible dela”.

 

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak