Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

30 apirila, 2017
Mundura Begira kongresuak administrazio integratuko proiektu berri bat eskainiko du nazioartean zabaltzeko

Ekitaldiaren bigarren edizioak, Donostiako Kursaalen egingo denak ekainaren 14an, aldaketa globalak eta zibersegurtasuna izango ditu aztergai.

Ekitaldiaren bigarren edizioak, Donostiako Kursaalen egingo denak ekainaren 14an, aldaketa globalak eta zibersegurtasuna izango ditu aztergai.

SPRI Taldeak informazio pertsonalizatua eskainiko die enpresa interesatuei.

 

Euskadik bigarrenez antolatu du “Mundura Begira – Mirando al mundo”, jardunaldia, enpresei nazioartekotzen laguntzeko ekitaldia. Bigarren edizio honetan, Basque Consortium erakundeak (Eusko Jaurlaritzak, hiru lurraldeetako foru aldundiek eta merkataritza ganberek 2014an sortutako Nazioartekotzeko Euskal Partzuergoaren izen berria) administrazio integratuko proiektu berri bat aurkeztuko du, zeina lagungarri izango baita enpresentzat nazioartekotzeko laguntza publikoak eskuratzeko orduan.

 

“Mundura Begira-Mirando el mundo” ekitaldia ekainaren 14an egingo da Donostiako Kursaal Jauregian. Ekitaldi horretan enpresek lehen eskuko informazioa eskuratuko dute Eusko Jaurlaritzako kanpo sarearen eskutik eta Grupo SPRI (bere enpresa agentzia) bitartez, zeinak 40 bulego eta hainbat aholkulari baititu mundu osoan.

 

Saioak hiru ildo tematiko handiren inguruan egituratuko dira: aldaketa globalak eta joerak, zibersegurtasuna enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzean eta gaitasun profesionalak. Ekitaldian lan-eremu bat egongo da, non parte hartuko baitute enpresen nazioartekotzearen esparruan diharduten zazpi euskal erakundeak eta Eusko Jaurlaritza-SPRIren kanpo-sareak, bulego propioz (16 herrialdetan lan egiten dutenak) eta 78tik gora herrialdetako agentez osaturik dagoenak. Enpresek dagoeneko eska ditzakete bilera pertsonalizatuak .

 

Hamar bat hizlarik parte hartuko dute ekitaldian, besteak beste, Lars Thomsen-ek (Hanburgo, 1968), munduko futurologo garrantzitsuenetako batek. Etorkizuneko joeren ikerlari den aldetik, munduko aditu garrantzitsuenetako bat da energia, mugikortasun eta sare adimendunen arloetako joeren iragarpenean.

 

‘Mundura Begira ekitaldiaren iazko lehen edizioan jendaurrean aurkeztu zen Nazioartekotzearen Euskal Partzuergoa (NEP), gaur egun Basque Consortium dena. Erakunde hori beraizik sortu zen ahalik eta gehien hobetzeko NEP osatzen duten erakunde eta organismoek euskal enpresen nazioartekotzea sustatzean proposatzen dituzten estrategien arteko koordinazioa eta gobernantza.

 

Gainera, Partzuergoak Katalogo bat aurkeztu zuen, zeinak bere baitan jasotzen baititu euskal enpresei nazioartekotzearen fase guztietan (esportazioak, merkatuen analisia, harreman komertzialak, atzerriko ezarpenak, e.a.) laguntzeko programa eta neurriak.

 

Topaketa horretan eztabaidagai izan zituzten nazioartekotze prozesuetako joera globalak, eta xeheki aztertu ziren lehentasunezkotzat jotzen diren bost merkatuak (Alemania, Txina, AEBak, Mexiko eta Hegoafrika), bai existitzen diren harremanak helduak direlako eta bai aukera berriak aztertu behar direlako herrialde horietako bakoitzean espezializatutako analisten eskutik.

 

 

 

Nazioartekotzea 27 uztaila, 2020
Uruguaik “Amurrio Ferrocarril” enpresari esleitu dio trenbideetako ekipo modernoen hornikuntza

  Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta...Leer más

Nazioartekotzea 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Nazioartekotzea 21 uztaila, 2020
ETEentzako laguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten

Pilotu programak kostuen % 51erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen...Leer más

Nazioartekotzea 17 uztaila, 2020
Hogeita hamar bat euskal enpresak parte hartu dute SPRI Taldearen Kanpo Sarearekin eginiko 69 bileratan

  Topaketa horietan, aurten telematikoki egin direnak, ezagutzera ematen dira Eusko...Leer más

Alfalosid
Lantekek bere ezarpena indartu du Europan, Austriako, Greziako eta Zipreko banatzaile berriekin

Lantek multinazional euskalduna CAD-CAM/MES/ERP soluzioen garapenean eta merkaturatzean liderra...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?