Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 urtarrila, 2017
Lazpiurrek bere ezagutza Txinara esportatuko du

Lazpiur gipuzkoar konpainiak akordioa sinatu du Cy-Time enpresarekin, Txinan bere banatzaile denarekin euskal enpresak diseinatutako BEGItech ECD makina fabrika dezan.

Cy-Time asiar konpainiak, euskal enpresak diseinatutako dimentsio-kontroleko makina bat fabrikatuko du

 

Makineria eta forjaketarako tresneriarako Lazpiur gipuzkoar konpainiak akordioa sinatu du Cy-Time enpresarekin, Txinan bere banatzaile denarekin, azken honek asiar herrialdean, euskal enpresak diseinatutako BEGItech ECD makina fabrika dezan.

 

BEGItech ECD laborategietan instalatzeko dimentsio- kontroleko ekipo bat da. Makina honek, fabrikazio prozesu baten lehen sorten azterketa sakon bat egiteko aukera ematen du, lehen serieak egiaztatuz. Gailuak, bereizmen handiko ikusmen- sistema bat erabiltzen du, pieza desberdinen dimentsioak antzemateko.

 

Akordioa, Lazpiurrek egindako merkatu azterketa baten ostean ixten da eta horren arabera, makinek “salmenta ahalmen handi bat dute txinatar merkatuan, batik bat, automobilgintza eta aeronautika sektoreentzako finkapen elementuen fabrikatzaileen artean”, euskal enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala.

  

Cy-Timeko langileek berriki Lazpiurrek Bergaran duen egoitzara bidaiatu dute, makina fabrikatzeko eta saldu osteko zerbitzurako beharrezkoak diren ezagutzak eskuratzeko formakuntzarekin hasteko.

 

Kontratu honek bat egiten du iragan hilabetean euskal enpresak iragarritako albistearekin, zeinen arabera, Cy-Time, Lazpiurrek Txinan dituen makina txertatzaile eta elektronikoentzako zerbitzu komertzial eta laguntza zerbitzuen enpresa arduradun bihurtzen zelarik.

Lazpiur-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Asia eta ozeania 28 urtarrila, 2021
Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko harreman ekonomiko eta enpresarialak sendotu ditu

Eusko Jaurlaritzak eta Japoniako Spain Nissho eta Sacho Kai enpresa-elkarteek topaketa telematikoa...Leer más

red exterior reuniones b2b
Asia eta ozeania 23 Azaroa, 2020
Abenduak 1, 2, 3: euskal enpresentzako B2B topaketak SPRI Taldearen Kanpo Sareko arduradunekin

Basque Trade-k, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, B2B bilerak egiteko aukera...Leer más

Empresas vascas China Premios
Asia eta ozeania 16 Azaroa, 2020
Kunshan-eko agintariek Txinan kokatuko euskal enpresa batzuk saritu dituzte

Kunshan-eko Qiandeng hiriko agintariek “Qiandeng-en kokatutako atzerriko 10 enpresa onenen 2019ko...Leer más

Boletín Oportunidades Internacionales de Mercado BTI
Asia eta ozeania 5 Azaroa, 2020
Merkatuko Nazioarteko Aukeren txostena

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Adimen Lehiakorreko Unitateak eginiko hogeita bosgarren...Leer más

REIF cluster energía
Asia eta ozeania 26 urria, 2020
Energia eolikoaren euskal sektoreak energia berriztagarrien arloan duen lidergoa erakutsiko du Japonian

Energia eolikoaren euskal sektoreak energia berriztagarrien arloan duen lidergoa erakutsiko du...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?