Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

28 ekaina, 2017
Lankidetza publiko-pribatuak: Kanada eta Euskadiren arteko aukera enpresarialak. Jardunaldiaren aurkezpenak

Kanada bazkide komertziala inportantea da Euskadirentzat

CKanada bazkide komertziala inportantea da Euskadirentzat, eta aukera interesgarriak aurkezten ditu Ipar Amerikara ate bezela. Gehiago gaur egun, Europa eta EEB arteko TTIP akordioa geldirik dagoela, eta, aldiz, onarturik dagoela Eurpoa eta Kanada arteko akordioa Comprehensive Economic and Trade Agreement, CETA.

Ihardunaldi honetan euskal enpresek orokorrean Kanadan dituzten aukerak aurkeztu dira eta, bereziki, aliantza publiko-pribatuen alorrean proiektuak egitea herrialde horretan aurkeztuko dira
Jardunaldi honetan aztertu dira negozio aukerak.

Miren Madinabeitia, SPRIko Nazioartekotze Saileko zuzendaria
Ongi etorria eta aurkezpena
SPRIko Nazioartekotze zuzendariak ireki du enpresa topaketa hori, errepaso bat emanez Kanadaren eta Euskadiren arteko merkataritza harremanei (azken ekitaldian esportazioek 140 milioi euroko bolumena izan zuten eta inportazioek 31 milioikoa). Madinabeitiak esan du euskal enpresek Kanadan eginiko ezarpen gehienak merkataritza arlokoak direla.

Karen Kennedy, Merkataritza Konseilaria, Kanadako Embaxada Espainian
The Investing in Canada plan
Karen Kennedy-k azaldu du nolako aukerak eskaintzen dizkien Kanadak euskal enpresei azpiegituren sektorean. Ordezkari komertzialak uste du beste jomuga batzuen aldean Kanadak bost abantaila handi eskaintzen dizkiela inbertitzaileei: talentua, I+G, gobernu inbertsioak, CETA ituna eta merkataritzaren irekiera

Mark Romoff, Canadian Council for Public Private Partnerships-eko presidentea
Introduction and overview of the Public Private Partnership sector and opportunities in Canada
Mark Romoff-ek azaldu du PPP formula izan daitekeela bide interesgarrienetako bat Kanadako probintzia eta udalerrietako gobernuek bultzatzen dituzten azpiegitura proiektu handietan parte hartu nahi duten enpresentzat.

Orbinox, Joseba Azurmendi, zuzendari orokorra
Esperientzia enpresariala
Balbulak fabrikatzen dituen enpresa gipuzkoarrak filialak ditu 11 herrialdetan, eta sare komertzial bat ere bai, 70 herrialdetara hedatua dagoena. 75 milioi euroko fakturazioa izan zuen iaz. Presentzia du Kanadan duela 10 urtetik, eta handik zerbitzu ematen dio Estatu Batuetako merkatuari, hots, bere bezero handienari.

La tecnología de realidad virtual de Virtualware será utilizada en las simulaciones de centrales nucleares de General Electric Hitachi
Ipar Amerika 21 urtarrila, 2020
Artechek soluzioak instalatu ditu AEBetako parke eoliko batean

Euskal enpresak urtean 1,9TWh sortuko dituen instalazio eoliko berri baten proiektuan parte hartu...Leer más

Ipar Amerika 12 azaroa, 2019
New Yorkeko Udala Euskadi bisitatzen ari da, SPRI Taldeak euskal enpresentzat abian dituen lankidetza-estrategiak ezagutzeko

Bileretan, iparramerikar hirian dauden negozio-aukera interesgarriak erakutsi dizkie euskal...Leer más

Kendu: “Produktua behar duzu bezeroa irabazteko, eta zerbitzua kontserbatzeko”

Kendu donostiarra da, gustuko arropa-denden erakusleihoen aurretik igarotzen dugun bakoitzean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?