Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
26 ekaina, 2017

“Lan mugikortasuna izango da CETA Akordioaren bidez lortuko den hobekuntzetako bat”

 

Kanadako enbaxadako merkataritza kontseilariak esan du NAFTA sinatu zenetik CETA dela Kanadarekiko harreman komertzialak bultzatzeko akordio garrantzitsuena, batik bat, lan mugikortasuna hobetzeko eta arantzelak murrizteko. SPRIk antolatutako “Lankidetza publiko-pribatua: Kanadaren eta Euskadiren arteko enpresa aukerak” jardunaldian parte hartu du gaur Karen Kennedy-k.

SPRIko Nazioartekotze zuzendari Miren Madinabeitiak ireki du enpresa topaketa hori, errepaso bat emanez Kanadaren eta Euskadiren arteko merkataritza harremanei (azken ekitaldian esportazioek 140 milioi euroko bolumena izan zuten eta inportazioek 31 milioikoa). Madinabeitiak esan du euskal enpresek Kanadan eginiko ezarpen gehienak merkataritza arlokoak direla.

Azkenik, SPRIren laguntza eskaini die euskal enpresei beren nazioartekotze proiektuak aurrera ateratzeko, eta azaldu die kanpo sareak presentzia duela 80 bat herrialdetan.  Baliabide horien osagarri bezala, Ekonomi Garapen Sailak eta SPRIk laguntza publikoen programa bat eskaintzen dute: Global Lehian, Nazioartekotze Bekak, Global Training bekak eta Basque Country Lizitazioak plataforma (Mexiko, Argentina eta Kolonbia).

Jarraian, Karen Kennedy-k azaldu du nolako aukerak eskaintzen dizkien Kanadak euskal enpresei azpiegituren sektorean, bereziki azpimarratu dituelarik 10 milioi km2 eta 36 moilioi biztanleko –gehienak AEBekiko mugaren ondoan bizi direnak-  jomuga honen abantailak. Kanadak iragarri du 125 mila milioi euroko inbertsioa egingo duela datozen 12 urteetan, besteak beste, udal uren tratamendurako azpiegituretan, eraikin komertzial eta sozialetan eta errepideen birgaitze lanetan. Ordezkari komertzialak uste du beste jomuga batzuen aldean Kanadak bost abantaila handi eskaintzen dizkiela inbertitzaileei: talentua, I+G, gobernu inbertsioak, CETA ituna eta merkataritzaren irekiera.

Bestalde, Canadian Council for Public Private Partnerships erakundeko presidente den Mark Romoff-ek azaldu du PPP formula izan daitekeela bide interesgarrienetako bat Kanadako probintzia eta udalerrietako gobernuek bultzatzen dituzten azpiegitura proiektu handietan parte hartu nahi duten enpresentzat.

Bazkidetza publiko-pribatuaren eredua errotuta dago Kanadan, duela 25 urtetik funtzionatzen baitu. Denbora horretan 82 mila milioi eurotik gorako 259 proiektu bultzatu eta garatu dira. Proiektu horien %70 baino gehiago garraio, osasun eta energia sektoreetakoak izan dira.

Romoff-ek gogora ekarri du ezen, Federal Budget erakundeak 2017an jakinarazi bezala, Azpiegituren Kanadako Bankua sortuko dela, beraz, horrek erakusten du azpiegitura planean aurreikusitako inbertsioek badutela babes publikoa.

Jardunaldia amaitzeko, Orbinox enpresako Joseba Azurmendik bere esperientzia partekatu du SPRIk antolatutako topaketa honetan, Orbinoxek produkzio ezarpen bat baitauka Kanadan. Balbulak fabrikatzen dituen enpresa gipuzkoarrak filialak ditu 11 herrialdetan, eta sare komertzial bat ere bai, 70 herrialdetara hedatua dagoena. 75 milioi euroko fakturazioa izan zuen iaz. Presentzia du Kanadan duela 10 urtetik, eta handik zerbitzu ematen dio Estatu Batuetako merkatuari, hots, bere bezero handienari. Azurmendik hizpide hartu du arantzelen garrantzia, arlo fiskal sinpleena eta orobat esan du Kanadaren bidez sarbidea dutela nazioarteko proiektuetara, horiek direlarik beren fabrika Kanadan mantentzeko arrazoiak.

Topaketa amaitutakoan, enpresek elkarrizketa pertsonalak izan dituzte jardunaldiko parte-hartzaileekin.

Araba Interkoop
Nazioartekotzea 24 martxoa, 2020
Ireki da epea “Araba Interkoop 2020” laguntza-programarako

Araba Interkoop 2020 laguntza-programa ireki du Arabako Foru Aldundiak Arabako enpresa txiki eta...Leer más

Gureak abre su primera planta en el extranjero en México
Nazioartekotzea 17 martxoa, 2020
Gureak atzerrian lehen lantegia ireki du Mexikon, eta bigarrena Danimarkan proiektatu du

Gureak, ezintasunak dituzten pertsonei lana lortzeko aukerak ematen dizkien euskal enpresa-taldea,...Leer más

onu emprendimiento
Nazioartekotzea 4 martxoa, 2020
NBEko ordezkaritza bat Euskadira etorri da SPRI Taldeak enpresen sustapen eta ekintzailetza arloetan bildutako arrakasta ezagutzera

Berrikuntzako, ekintzailetzako eta kluster arloko jardunbide egokien erreferentetzat aukeratu du...Leer más

Nazioartekotzea 3 martxoa, 2020
600 enpresa inguruk zuzenean jasoko dute SPRIk 2020an banatuko dituen laguntzei (guztira 254 milioi euro) buruzko informazioa

Dirulaguntzak iazkoak baino % 8 handiagoak izango dira eta arlo hauetara zuzenduko dira:...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?