Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 urria, 2017
Industria-prozesuetako beroaren berrerabilera eraginkorra eta errentagarria

IK4-Ikerlan, fabrikazio-prozesuetan baztertutako beroa birziklatuz industriaren lehiakortasuna hobetzea xede duen proiektu europarreko buru
Proiektua 2021ean osatuko da eta bost milioi eta erdi euroko finantzaketa lortu du

IK4-Ikerlan, fabrikazio-prozesuetan baztertutako beroa birziklatuz industriaren lehiakortasuna hobetzea xede duen proiektu europarreko buru

 

Industriaren portaera energetikoa hobetzeko asmoz, IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa Etekina proiektua lideratzen ari da. Industria-prozesuetan galdutako beroa berreskuratu eta berrerabiltzeko bero-trukagailuak garatu eta ebaluatzea da ekimen honen helburua.

 

Gailu horien garapena kaloduktoen teknologian oinarritzen da. Beroa transferitzeko gaitasun handia duen trukagailu mota horrek gaur egun baztertzen diren hondar beroei etekin handiagoa ateratzeko aukera ematen du.

 

Euskal zentroak ohar baten bidez jakinarazi duenez, kalodukto berriei esker, berreskuratutako beroa eraginkortasunez berrerabili ahal izango da altzairua, zeramika eta burdinarik gabeko metalekin lotutako industria-prozesuetan.

 

Proiektuan garatutako bero-trukagailuak Fagor Ederlanek Arrasaten dituen instalazioetan, SIJ Metal Ravne enpresaren Esloveniako lantegian eta Ceramiche Atlas Concorde Spa enpresak Italian duen lantegian baliozkotuko dira.

 

Proiektua 2021ean osatuko da eta Europako Batzordearen H2020 programari atxikitako bost milioi eta erdi euroko finantzaketa lortu du.

 

Euskal zentroarekin batera, honako hauek dira proiektuaren partzuergoko gainerako kideak: Fagor Ederlan, Insertec, Econotherm, Brunel University London, Sij Metal Ravne, Jozef Stefan Institute, Ceramiche Atlas Concorde Spa, University of Modena and Reggio Emilia eta European Science Communication Institute.

 

 

IK4-Ikerlan zentroaren aurkezpen bideoa

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?