Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
23 martxoa, 2017

Iberdrolak kontratu berria eskuratu du Mexikon

Topolobampo III-ko ziklo konbinatuak 2,5 milioi hiritar baino gehiago energia elektrikoz hornituko ditu

 
Euskal konpainiak 766 megawatteko potentzia duen ziklo konbinatuko zentral bat eraikiko du Sinaloa estatuan

 

Iberdrola konpainia energetikoak, Mexikoko Sinaloa estatuko ziklo konbinatuko zentral baten eraikitzea eta operazioa eskuratu du. Instalazio berriak 766 megawatteko potentzia izango du eta 2020 urteko urtarrilean martxan jarriko da.

 

Ahome udalerrian kokatuko den Topolobampo III-ko ziklo konbinatuak 2,5 milioi hiritar baino gehiago energia elektrikoz hornituko ditu eta 400 milioi euro inguruko inbertsioa beharko du. Zentralak, Iberdrola teknologiaz hornitzen duen General Electric enpresaren H01 modeloko gas-turbinak izango ditu.

 

Iberdrola instalazioaren ugazaba izango da eta bere mantentze lanez arduratuko da. Euskal elektrikak ekoiztutako energia Mexikoko Elektrizitatearen Batzorde Federalari (EBF) salduko dio, 25 urteko kontratu baten bitartez. Euskal enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, akordio honek, Iberdrolak egindako inbertsioari segurtasun handia eskaintzen dio eta EBF-rekin, mundu mailako bere bezero nagusienarekin, duen harreman estrategikoa indartzeko aukera ematen dio.

 

Zentrala eraikitzeaz gain, Iberdrolak beharrezkoak diren erlazionatutako instalazioak martxan jarriko ditu, instalazioa sistema elektriko nazionalarekin konektatzeko; horien artean linea elektrikoak edo azpiestazio transformatzaileak aurkitzen dira.

 

Instalazio berri hau, egun euskal konpainiak, iparramerikar herrialdean 3.000 milioi dolarretara heltzen den inbertsioarekin, energia sortzeko eraikitzen ari den beste proiektuei gehitu zaie.

 

Iberdrolak orain dela 18 urte ekin zion Mexikoko bere ibilbideari; bertan 6.000 megawatt martxan ditu. Berriki euskal enpresak pausu berri bat eman du energia berriztagarrien aldeko bere apustuan, eskala handiko bere lehen bi zentral fotovoltaikoen eraikuntza Sonora eta San Luis Potosí-ko estatuetan hasita.

 

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Enpresa Eraldaketa 9 urtarrila, 2020
Ikusmen artifiziala, kalitate-ikuskapena optimizatzeko

Vicomtech-ek Ekin enpresak fabrikatzen dituen brotxen ikuskapen-prozesua automatizatzeko sistema...Leer más

Enpresa Eraldaketa 8 urtarrila, 2020
Industria arloko ekonomia zirkularrari emandako bultzada

Euskal enpresa eta zentro teknologikoak, teknologia digitalen aplikazioaren bitartez...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?