Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

21 urtarrila, 2017
Ia 200 enpresa izango dira aste honetan I+G-ko eta energia eraginkortasuneko proiektuak finantzatzeko tresnari buruzko informazio saioetan

Eusko Jaurlaritzak egin duen apustua sendotzen duen tresna berri honen helburu eta prozeduren berri enpresei eta eragileei emateko jardunaldi horietan.

Bizkaiko 100 enpresak, Gipuzkoako 52k eta Arabako 42k hartuko dute parte lurraldearen lehiakortasuna hobetuko duten produktu eta zerbitzu berriak bilatzearen alde Eusko Jaurlaritzak egin duen apustua sendotzen duen tresna berri honen helburu eta prozeduren berri enpresei eta eragileei emateko jardunaldi horietan.
 
Lehenengo saioa Bizkaiko Teknologia Parkean egingo da datorren asteazkenean, hilaren 25ean, eta bertan izango dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu. Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategiako Zuzendaritzako programen arduraduna den Luis Manuel Cañizaresek eta Finantzen Euskal Institutuko zuzendari Josu Garayk azalduko dituzte tresnaren xedeak, prozedura eta finantzaketaren baldintzak.
 
Bigarren saioa Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egingo da ostegunean, hilaren 26an, eta ostiralean, berriz, Arabakoan egingo da saioa, biak goizeko 9:00etan izango dira.
 
Tresna honek oinarri duen laguntza-programa Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren, Ogasun eta Ekonomia Sailaren eta Finantzen Euskal Institutuaren arteko akordio batetik sortu zen, eta akordioan sartuta daude Euskadiko banku-erakunde nagusiak (Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Caja Rural de Navarra, Banco Santander, Bankinter eta Caixabank) eta Elkargi elkarren bermerako sozietatea ere.
 
Programa honen bidez finantzatuko diren proiektuak honako kategoriatakoak dira:

  • Ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuak (I+G+b)
  • Energia eraginkortasun handiagoa lortzera bideratutako neurrietarako inbertsio-proiektuak
  • Inbertsio-proiektu zientifiko-teknologikoak, helburu dutenak ikerketaren emaitzak balio erantsi handiko produktu edo zerbitzu bihurtzea

 
Laguntza-programa hau, azken batean, ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren arloan inbertsioa erakartzeko eta Euskadin trakzio-proiektu teknologikoak garatzeko arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren beste adierazpen bat baino ez da.
 
Informazio-saioetan parte hartzeko interesa dutenek www.spri.eus bidez eman dezakete izena.

 

sede innobasque
Berrikuntza 30 uztaila, 2020
Innobasque, 2020 prospektiba-txostena

Berrikuntza lankidetzan, jasangarritasuna eta digitalizazioa, Covid-19ko errealitate berrirako...Leer más

“Orbea kooperatibak irismen handiko argiak izan behar ditu, eta baditu”

Orbea hitzarekin Euskadin pisu industrial handienetakoa duen marka bat izendatzen ari gara; eta...Leer más

First Lego League España
Berrikuntza 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Berrikuntza 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Oveja Latxa Ternua

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?