Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

20 apirila, 2017
Hogeita hamar bat euskal enpresa, munduko liderrak beren sektoreetan

Txostena Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak argitaratu berri du

Txosten baten arabera, merkatu-nitxoak lideratzen dituzten Euskadiko enpresen kopurua Alemaniako edo Suitzako kopuruetatik hurbil dago biztanle-kopuruari dagokionez

Guztira, 35 euskal industria-enpresa munduko liderrak dira beren merkatu-segmentuetan. Kopuru honen arabera, Euskadik nazioarteko merkatu-nitxoak lideratzen dituzten 14 konpainia ditu batez beste milioi bat biztanleko. Datu horri esker, Euskadi Alemania, Suitza eta Austria bezalako herrialdeen batez bestekotik hurbil kokatu da.

 

Halaxe islatzen da Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak SPRI enpresa-garapenerako euskal agentziaren laguntzaz argitaratu berri duen txosten batean. Bertan, 2015ean plazaratutako lehiakortasunari buruzko azterlan baterako egindako ikerketak aztertu eta eguneratu dira.

 

Azterlan horretan identifikatutako hogeita hamar bat enpresen artean, honako euskal konpainia hauek daude: Alcorta Forging Group, Arteche, Bellota, Copreci, Credeblug, Danobat, EGA Master, Euskal Forging, Fagor Automation, Fuchosa, Goizper, Graphenea, Indar Electric, Irizar Forge, Lantek, ONA, Orkli, Pasaban, Progenika, Ramondin, Rivercap, Salto Systems, Sener eta Tubacex.

 

Agirian adierazi denez, munduko lidertzat sailkatu diren euskal enpresa gehienak besteren zerbitzuko ekoizpen-ekipamenduetan, prozesuetan eta teknologietan edota besteren amaierako produktuetan espezializatuta daude, 51 eta 100 milioi euro bitarteko fakturazioa dute urtean, 50 herrialde baino gehiagotan saltzen dute eta haien fakturazioaren % 80 esportazioei lotuta dago.

 

Nazioarteko merkatu-nitxoen liderrak delako izendapena (INML, ingelesezko laburduraren arabera), ondo definitutako segmentuetan jardun eta merkatu-kuotaren arabera kontinente edo mundu mailako lider bihurtu diren enpresei dagokie.

 

Horrelako enpresak 1., 2. edo 3. postuan kokatuta daude mundu mailan kudeatzen duten merkatu-nitxoan edota 1. postuan Europa mailan, segmentuko merkatu-kuotari dagokionez, eta kanpoko merkatuetarako orientazio sendoa dute, gutxienez ekoizpenaren % 50 atzerriko salmentetara bideratzen dutelarik. Gainera, 1.000 milioi euro arteko urteko fakturazioa dute eta haien jarduera nagusiak B2B merkatuak ditu ardatz.

Enpresa digitala 27 maiatza, 2020
Euskadi EBko liderra da eraldaketa digitalean

  Telefónica Fundazioak Espainiako Gizarte Digitalari buruz eginiko txostenak erakusten du...Leer más

Enpresa digitala 13 maiatza, 2020
Enpresa Digitala ekitaldien agenda. Ekitaldien formatu berria

Onlineko formatua zuzeneko streaming interaktiboarekin.  Nola ez dakigun noiz antolatu ahal...Leer más

Enpresa digitala 19 martxoa, 2020
Eusko Jaurlaritzak telelana autonomoetan eta ETEetan berehala ezartzeko eta aholkularitza emateko zerbitzua jarri du abian

COVID-19 sortzen ari den egoera eta agintari eskudunek hartutako neurriak ikusita, Eusko...Leer más

Enpresa digitala 9 urtarrila, 2020
Emakumeen presentzia handiagoa SPRIren Barnetegi Teknologikoa programan

  Programa horren bidez SPRI Taldeak ezagutzera ematen ditu zein joera zabaltzen ari diren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?