Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

4 apirila, 2017
Hego Karolina, automozio sektoreko AEBetako lehen esportatzailea izatearen erakarpen-indarra

Ihardunaldiaren momentu bat

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean azaldu dira euskal enpresek Ipar Amerikako estatu horretan ezartzeko dauzkaten aukerak.

Hego Karolinak zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du konpainia txikientzat, kosturik gabe finantzatuz lokala, langileak edota bezero eta hornitzaileak bilatzeko prozesua.

 

Hego Karolina eremu bereziki erakargarria da euskal enpresentzat. AEBetako automozio sektoreko esportatzaile handiena da, hots, Euskadiko sektore industrial indartsuenetako batena. SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) jardunaldi bat antolatu du Bilbon astearte honetan, eta bertan azaldu du zein aukera dagoen Hego Karolinan inbertitzeko.

 

Gontzal Barasordak, SPRI Taldearen Ipar Amerika eremuko arduradunak, gogorarazi du Estatu Batuak direla Euskaditik egiten diren esportazioen hirugarren jomuga, eta “bolumen ekonomikoko inbertsioen lehen hartzailea. AEBetan 80 enpresa dauzkagu kokatuta 100 ezarpenekin. Gure datuen arabera, Hego Karolinan badira bi euskal enpresa”.

 

Sergio Dominguesek, Hego Karolinak Europan duen ordezkariak, azpimarratu du Estatu hori toki onean dagoela, Miami eta New York artean. “AEBetan gorantz doan manufaktura industriaren epizentroan gaude”. Ia 5 milioi laguneko biztanleria du Andaluziarena bezalako azalera batean, eta bertan dago Charlestoneko portua, Estatu Batuetako bederatzigarrena, “edukiera handiko ontzien trafikoa ahalbidetzeko nasa sakon bat daukana”.

 

Dominguesek jakinarazi du atzerriko 1.200dik gora enpresa daudela Hego Karolinan, eta bertako jendeak “AEBetako beste toki batzuetan baino eros-ahalmen handiagoa duela”. Esan du laguntza programa espezifiko bat daukala bertan ezarri nahi duten konpainia txikientzat, eta programa horrek kosturik gabe finantzatzen diela lokala, langileak edota bezeroak eta hornitzaileak bilatzeko prozesua. “Zerbitzu pertsonalizatua da. Pizgarriak (ez dira diru-laguntzak) inbertsioaren, enpleguen eta kokapenaren araberakoak dira”.

 

Aimee Reddick-ek, Hego Karolinako iparraldean dagoen Upstate eskualdeko Nazioartekotze zuzendariak, azpimarratu du eremu horretan kontzentratzen dela industria astuna eta automozioa, eta gaur egun atzerriko 540 konpainia baino gehiago daudela bertan. “Badira automozio sektoreko 150etik gora enpresa, eta sektoreko AEBetako esportatzaile handiena da”, azpimarratu du. Gainera, aeronautika sektorean 200 konpainia baino gehiago daude.

 

Bruno Calvo, Gestamp Taldeko Harreman Instituzionalen saileko kideak esan du 2009an kokatu zirela Hego Karolinan: “AEBak gure merkatu garrantzitsuenetako bat dira; 2.300 langile eta sei fabrika ditugu bertan, eta 1.000 milioi fakturatu genituen iaz. Taldeak ehun fabrika inguru ditu, eta gehien fakturatzen duten bost enpresetatik bat Hego Karolinan dago”. Orain Ipar Amerikako Estatu horretan dagoen fabrikak 288 milioi dolarreko salmentak egiten ditu urtean.

 

Calvok azpimarratu du “leku aparta dela automozioaren sektorerako, badituelako eskulan kualifikatua eta azpiegitura-sare zabala”. Izan ere, Estatu mailako laugarren autobide-sare handiena dauka. Gestamp enpresak duela bi hilabete iragarri zuen %25 handituko duela Hego Karolinan daukan fabrika, 129 milioi dolarreko inbertsioarekin eta 130 enplegu berri sortuta.

 

 

La tecnología de realidad virtual de Virtualware será utilizada en las simulaciones de centrales nucleares de General Electric Hitachi
Ipar Amerika 21 urtarrila, 2020
Artechek soluzioak instalatu ditu AEBetako parke eoliko batean

Euskal enpresak urtean 1,9TWh sortuko dituen instalazio eoliko berri baten proiektuan parte hartu...Leer más

Ipar Amerika 12 azaroa, 2019
New Yorkeko Udala Euskadi bisitatzen ari da, SPRI Taldeak euskal enpresentzat abian dituen lankidetza-estrategiak ezagutzeko

Bileretan, iparramerikar hirian dauden negozio-aukera interesgarriak erakutsi dizkie euskal...Leer más

Kendu: “Produktua behar duzu bezeroa irabazteko, eta zerbitzua kontserbatzeko”

Kendu donostiarra da, gustuko arropa-denden erakusleihoen aurretik igarotzen dugun bakoitzean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?