Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

11 maiatza, 2017
Gestamp enpresak bere zazpigarren fabrika abiarazi du Brasilen

Konpainiak 24,9 milioi euro inbertitu ditu instalazio berrian, zeinak bere zerbitzuak eskainiko baitizkio Fiat Chrysler Automobile (FCA) enpresari

Gestampeko fabrika Brasilen.

Automoziorako metalezko osagaien diseinuan, garapenean eta fabrikazioan espezializatuta dagoen Gestamp multinazionalak beroko estanpazioan espezializatutako fabrika berri bat abiarazi du Betim hirian (Minas Gerais, Brasil). Konpainiak 24,9 milioi euro inbertitu ditu instalazio berrian, zeinak bere zerbitzuak eskainiko baitizkio Fiat Chrysler Automobile (FCA) enpresari.

 

Hala, Gestamp FCAren hornitzaile bihurtuko da Brasilen. Fiat Palio eta Siena modeloentzako piezak egingo ditu, baldintza berriekin eta teknologia puntakoena erabiliz. Fabrika berriak, laser ebakigailuaz eta mihiztatze zelulez horniturik egongo denak, egiturako eta karrozeriarako piezak fabrikatuko ditu.

 

Gaur egun, proba moduan tiradak egiten ari dira instalazio berrian, eta udarako prest egongo da seriean ekoizten hasteko. Aurreikuspenen arabera, 82 enplegatu izango ditu 2017aren amaieran. Betim hiriko beroko estanpazio-lineak indartu egingo du Gestampek Brasilen teknologia horren alde egin duen apustua.

 

Loire Gestamp konpainiak (Taldearen barruan prentsa-lineak diseinatzen eta fabrikatzen dituenak) diseinatu, produzitu eta instalatu du beroko estanpazio-linea fabrika berrian, non 1.200 tonako prentsa bat jarri baitu. Linea horrek baditu tresneria aldatzeko konexio automatikoak, kamera termografikoak eta monitorizazio sistema bat.

 

Gestamp enpresako presidente eta zuzendari nagusi Francisco Riberasek adierazi zuen “mantendu” egin dela “herrialdearekin dugun konpromisoa”, eta orobat esan zuen “Brasilen duten presentziak (martxan dauden fabrikekin eta orain irekiko den berriarekin) hazteko aukera emango diola konpainiari, aurreikuspenen arabera herrialdea suspertu egingo delako ekonomikoki”.

 

Gestampeko arduradun nagusiak gaineratu zuen Taldearen asmoa dela “hazkunde sostengarria lortzea Brasilen eta bezeroen eskaerei erantzutea kalitate eta teknologi gorena eskainiz”.

 

Aclima Oportunidades Chile
Latinoamerika 25 Azaroa, 2020
Ekonomia zirkularraren aukerak Txilen

  Aclima ingurumen klusterrak eta SPRI Taldean integratutako  Nazioartekotzeko Euskal...Leer más

red exterior reuniones b2b
Latinoamerika 23 Azaroa, 2020
Abenduak 1, 2, 3: euskal enpresentzako B2B topaketak SPRI Taldearen Kanpo Sareko arduradunekin

Basque Trade-k, SPRI Taldearen Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, B2B bilerak egiteko aukera...Leer más

Latinoamerika 11 Azaroa, 2020
Latinoamerikan, Europa ekialdean, Erdialdeko Asian eta Afrika iparraldean inbertitzeko finantza-laguntzak

  Asteazken honetan, euskal enpresek bertatik bertara ezagutu dute nolako erraztasunak...Leer más

Latinoamerika 9 Azaroa, 2020
Inbertsio aukerak Medellineko eremu metropolitarrean

  Medellineko eremu metropolitarra Kolonbiako gune dinamiko eta berritzaileenetako bat da....Leer más

Boletín Oportunidades Internacionales de Mercado BTI
Latinoamerika 5 Azaroa, 2020
Merkatuko Nazioarteko Aukeren txostena

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Adimen Lehiakorreko Unitateak eginiko hogeita bosgarren...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?