Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 martxoa, 2016
Financial Times egunkariak Eusko Jaurlaritzaren Basque Country ekimena saritu du Cannes-en

Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka.
Sari-banaketaren momentua

Financial Times egunkariak sari bat eman dio SPRIri, Euskadiko enpresa agentziak kudeatzen duen Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Invest in the Basque Country estrategiagatik. Ekimen horren arduradun Marian Ibarrondok jaso du garaikurra Cannes-en eginiko ekitaldi batean. Bertan, Euskadik laudorioak jaso ditu atzerriko inbertsiorako euskalde onena izateagatik konektagarritasunaren aldetik.

 

Izan ere, Financial Times talde editorial britainiarrak esan duenez, Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde.  Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

 

Financial Times-ek -zeina erreferente ukaezina baita mundu osoko prentsa ekonomikoarentzat eta ezinbesteko gida nazioarteko merkatuentzat eta inbertsio mugimenduentzat- ranking bat egiten du urtero, non Hiriak eta Eskualdeak zerrendatzen baititu, kontinenteka bereizita.

 

Financial Times egunkariaren txostenak hiru tamainaren arabera sailkatzen ditu Europako hiri eta eskualdeak (handia, ertaina eta txikia), eta atal desberdinak aztertzen ditu: inbertsioak atzemateko estrategia, potentzial ekonomikoa, giza-kapitala eta bizimodua, kostu/irabazi eraginkortasuna, konektagarritasuna (logistika) eta negozio-giro lagunkoia.

 

Euskadi onena da Europako eskualde ertainen artean konektagarritasunari (logistika) dagokionean, eta atzerriko inbertsioa erakartzeko seigarren estrategia onena dauka, ondoko hauen atzetik: Kopenhage (Danimarka), Toscana (Italia), eta Erresuma Batuko, Poloniako eta Holandako beste hiru eskualde. Gainera, Europa Hegoaldeko bosgarren onena da, inbertsioa erakartzeko adierazle guztiak kontuan hartuta.

 

Txostenak azken urteotan eginiko lana berresten du. Atzerriko inbertsioak Euskadira erakartzea da Eusko Jaurlaritzak historikoki landu duen ildo estrategikoetako bat, bereziki industria eta ekonomiaren garapen arloetan. Ondorioz, SPRIren zereginetako bat izan da beti. Hala ere, 2013an eginiko metodologiari buruzko gogoetatik abiatuta, legealdi honetan indartu da lan ildo hori. Horri esker, ugaritu egin dira landutako proiektu kopurua eta atzemandako enpresak.

Afrika eta ekialde ertaina 25 otsaila, 2020
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Marokorako misio komertzial batean parte hartzen ari da

Harremanetan egongo da automozio eta elektronika sektoreekin SPRI Taldean integratutako...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Afrikako Garapen Bankuak Euskadi birsorkuntza-eredutzat aukeratzea lortu du Nazioartekotzeko Euskal Agentziak

Bankuaren ordezkariek Euskadi bisitatu dute euskal hiriek ingurumen arloko birsorkuntzan,...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 17 uztaila, 2019
Arantxa Tapia AVLko presidentearekin batu da eta Tubacex-en instalazioa bisitatu du, Austrian

AVL-k, elektromugikortasuneko eta automozioaren joera berrietarako euskal industriarako erreferente...Leer más

Afrika eta ekialde ertaina 22 azaroa, 2018
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Hegoafrikaren enbaxadorearen bisita jaso du

Afrikako herrialdearen ordezkariak euskal enpresa batzuk bisitatuko ditu aste...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?