Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 ekaina, 2015
Faes Farmak aliantza lotu du txinatar merkatuan sartzeko

Botikak Faes Farma-n fabrikatuko dira eta Txinara esportatuko dira bertan merkaturatzeko.
Faes Farma-ko lantegia Leioan.

Faes Farma euskal enpresa farmazeutikoak, sektore berdineko txinatar konpainia Eddingpharm-ekin, hitzarmena lortu du bizkaitar enpresari herrialde asiar merkatuan bere produktuak merkaturatzeko aukera eskainiko dion joint venture bat osatzeko.

Hitzarmenaren baldintzen arabera, botikak Faes Farmaren lantegietan bukatutako produktuen modura fabrikatuko dira eta Txinara esportatuko dira bertan merkaturatu daitezen.

Aliantzak Faes Farmako lau produkturen erregistroa aurreikusten du Txinan eta ondoren I+G+b jardueratik eratorritako beste espezialitate eta produktu berri batzuk sartuko ditu.

Eddingpharm firma nazioarteko konpainien botiken sustapen eta merkaturatzean espezializatua dago, batez ere, Europatik ekarritakoetan. 700 langile baino gehiago ditu eta herrialdeko hiri gehienetan, 3.000 ospitale baino gehiagorentzako estaldura du.

1.350 milioi biztanle baino gehiagorekin, Txina egun munduko hirugarren merkatu farmazeutikoa da eta mundu mailako merkatu farmazeutikoaren %7,7 suposatzen du. Bere bataz besteko hazkundea azken urte hauetan, urte bakoitzeko %12koa izan da.

Nazioartekotzea 27 uztaila, 2020
Uruguaik “Amurrio Ferrocarril” enpresari esleitu dio trenbideetako ekipo modernoen hornikuntza

  Konpainia arabarrak ehundik gora saihesbide fabrikatuko ditu Uruguaiko erdialdea eta...Leer más

Nazioartekotzea 24 uztaila, 2020
371 euskal erakundek Europako berrikuntza funtsaren ia 700 milioi euroko dirulaguntzak eskuratu dituzte

  Euskadi da nanoteknologia eta bioteknologia arloetan Horizontea 2020 programaren...Leer más

Nazioartekotzea 21 uztaila, 2020
ETEentzako laguntzak, nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuetan parte har dezaten

Pilotu programak kostuen % 51erainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen...Leer más

Nazioartekotzea 17 uztaila, 2020
Hogeita hamar bat euskal enpresak parte hartu dute SPRI Taldearen Kanpo Sarearekin eginiko 69 bileratan

  Topaketa horietan, aurten telematikoki egin direnak, ezagutzera ematen dira Eusko...Leer más

Alfalosid
Lantekek bere ezarpena indartu du Europan, Austriako, Greziako eta Zipreko banatzaile berriekin

Lantek multinazional euskalduna CAD-CAM/MES/ERP soluzioen garapenean eta merkaturatzean liderra...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?