Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

5 apirila, 2017
Eusko Jaurlaritzaren plataforma bat, euskal enpresek 1.300 milioiko negozioak eskuratu ditzaten

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batean, Basque Country Lizitazioa programa aurkeztu zaie euskal konpainiei, programa horren bidez aukera izan dezaten Latinoamerikako proiektuen esleipenetan parte hartzeko.

“Euskal enpresek normalean ez dute merkatu horretara jotzen”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Zuzendaritzako Agustín Arostegik.

 

Euskal enpresek badute laguntzarako plataforma bat, Latinoamerikan tamaina handiko negozioak eskuratzeko. Asteazken honetan aurkeztu da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Basque Country Lizitazioak programa, SPRI Taldeak Bilbon antolatutako jardunaldi batean. Programa horren xedea da euskal enpresek parte har dezatela garapen bidean dauden herrialdeetan lan egiten duten bankuen (adibidez, BID-Amerika Arteko Garapenerako Bankua edo Munduko Bankua) proiektu multilateralen lizitazioetan. “Euskal enpresek normalean ez dute merkatu horretara jotzen”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Zuzendaritzako Agustín Arostegik.

 

SPRI Taldeak bi jardunaldi egin ditu asteazken honetan, bata aholkularitza eta ingeniaritzentzat, eta bestea obra sektorearentzat. Apirilaren 6an (osteguna), hirugarren jardunaldi bat egingo da ondasun eta hornikuntza enpresentzat.

 

Basque Country Lizitazioak-ek proiektuak identifikatzen ditu, eta euskal enpresa egokienei aurkezten dizkie, hots, irabazteko aukerak dituztenei. Ondoren, laguntza ematen die, baita ere, proposamena erakunde multilateraletan posizionatzeko. Ekimena abian jartzeko, 1.300 milioi eurotik gorako negozioak mugitzen dituzten Latinoamerikako 51 proiektu aztertu dira.

 

“Urtebete daramagu proiektu honekin lanean” azaldu du Agustín Arostegik eta orobat esan du Mexiko, Kolonbia eta Argentinako proiektuekin hasi direla, “herrialde lasaiagoak direlako, une honetan ez baitaude hauteskundeetan murgildurik; badauzkagu ordezkaritzak herrialde horietan burokraziarekin laguntzeko, eta Kolonbian lankidetza-hitzarmen bat daukagu Findeter-ekin, zeina eragile garrantzitsua baita” nazioarteko lizitazio horiek onartzeko.

 

Arostegik esan du Basque Country Lizitazioak plataformak prestatuko dituela hautagaitzak Euskadiko hiru merkataritza ganberen parte-hartzearekin, azken horiek identifikatuko dituztelarik balizko hautagaiak. “Gipuzkoako Ganberak koordinazio-lanak egingo ditu, eta Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk finantzaketa eta diplomazia korporatiboko lanak garatuko dituzte”. Orobat esan du konpainientzat arrakasta lortzea dela lizitazioak irabaztea, “baina gure helburua da bidea irekitzea euskal enpresei, orain presentziarik ez duten tokietara iritsi daitezen”.

 

DFIko -duela 25 urtetik nazioarteko lizitazioetan parte hartzen laguntzen duen erakundeko- zuzendari Emilio Bungek esan duenez, urte hauetan 3.000 milioi eurotik gorako proiektuetan parte hartzen lagundu zaie enpresei. “Proiektuen batez bestekoa milioi bat eurokoa da. Lizitazio asko astero ateratzen dira. 20 proiektu daude urtebeteko epean”.

 

Bungek adibide bezala jarri du BID, zeinak funts bat baitauka urarekin lotutako proiektuentzat, “baina Espainiako enpresak ez dira funts hori baliatzen ari, eta euskal enpresen proiektuak bidaltzeko eskatu digute.<0} Urarekin lotutako 11 proiektu daude Argentinan eta Kolonbian, eta premia handia dago hondakin solidoak kudeatzeko”.

 

Jardunaldiko parte-hartzaileek azaldu dute banku multilateralen lizitazio horiek hainbat abantaila dituztela: segurtasuna ordainketetan, tokiko merkatuetara sartzeko aukera, eta enpresen posizionamendua etorkizuneko negozioetarako. Aurkezten diren konpainiek frogatu behar dute badutela “epe luzeko interesa, portaera etikoa eta izen ona”, esan du Emilio Bungek. Lizitazioak irabazteko, irizpide garrantzitsuak dira “langileak eta metodologia. Prozesu luzeak dira, baina emaitzak iristen dira”.

 

Agustín Arostegik azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dituela parte-hartze eta bidaia gastuak, “lizitazioak irabazten ez dituzten enpresa txikientzat, eta taldean joaten diren enpresa handientzat”.

 

 

 

Gureak abre su primera planta en el extranjero en México
Latinoamerika 17 martxoa, 2020
Gureak atzerrian lehen lantegia ireki du Mexikon, eta bigarrena Danimarkan proiektatu du

Gureak, ezintasunak dituzten pertsonei lana lortzeko aukerak ematen dizkien euskal enpresa-taldea,...Leer más

Beint colombia
Latinoamerika 26 urtarrila, 2020
Euskadi Kolonbian: Azken bost urteetako BEINT gazteek beren esperientziak partekatzen dituzte

Joan den urtarrilaren 17an, gazte profesional talde bat bildu zuen topaketa interesgarri bat egin...Leer más

Latinoamerika 23 abendua, 2019
ULMA Construction, Peruko meatzaritza arloko proiektu bateko partaide

Euskal konpainiak ingeniaritzako soluzioak eskaini ditu, 5.000 tona aldamio eta kofratu baino...Leer más

Latinoamerika 10 abendua, 2019
Dominionek Dominikar Errepublikako instalazio fotovoltaikorik handiena eraiki du

Lantegi honen bitartez, konpainiak energia-iturri berriztagarrietatik datozen energien aldeko...Leer más

Latinoamerika 6 azaroa, 2019
ULMA Constructionek merkataritza-gune baten eraikuntzan parte hartu du Perun

Kofratze-enpresak laguntza tekniko eta logistikoa eman dio proiektuari eraikuntza prozesu...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?