Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

6 apirila, 2017
Eusko Jaurlaritzak laguntza eskaini du ITP enpresa Rolls Royce taldean erreferentzia-planta modura indartzeko

Euskal ordezkaritza bat, Arantxa Tapia sailburua buru, Rolls Royce-en Derby hiriko instalazioak bisitatu ditu. 14.000 langile baino gehiagok egiten dute lan fabrika horretan. Berrikuntza-ekosistema, LH eredua eta hornitzaile-sare zabala dira Euskadik Rolls-Royce enpresari eskaintzen dion baliozko proposamena. Londresko Euskadiren merkataritza-bulego berriak erraztuko du, besteak beste, euskal enpresa hornitzaileek Roll-Royce moduko enpresekin lankidetzan aritzea.

 

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua buru, Rolls Royce Taldeak Derby hirian dituen instalazioak bisitatu ditu gaur goizean. Bisita hori, Londresen Euskadiren merkataritza-bulego berriaren irekierarako bisita instituzionalaren baitan egin da.

Euskal ordezkaritzaz gain*, Rolls Royce enpresako presidentea, Colin Smith eta Ignacio Mataix ITPko (Industria de Turbo Propulsores enpresako) CEO-Zuzendari Nagusia ere bertaratu dira.

Konpainia britaniarraren egoitza nagusia Londresen badago ere, enpresak Derby hirian dauka Britainia Handian Rolls Royce-n langile kopuru handiena; 12.000 langiletik gora dira eta 400.000 metro karratuko azalera du Derbyko plantak.

Lan-bilera amaitutakoan, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek fabrikako hainbat instalazio ezagutu dituzte, hala nola, Teknologia Zentroa eta motorren saiakuntza-bankuak. Bertan ezagutu dituzte Boeing 787 hegazkinaren Trent 1000 motorrarentzako ITPk ekoizten duen Trent XWBarentzako ITPk ekoizten dituen osagaiak.

Rolls Royce eta Euskadiren arteko harremana ez da berria. Azpimarratzekoak dira Rolls Royce-ek eta SENERrek egun ITP enpresa garatzeko izan duten harreman arrakastatsua; ekoizpen-planta 1991an hasi zen lanean, gas-turbinen osagaiak fabrikatzeko, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak ITP planta indartzen laguntzeko asmoa du

Bisitan zehar, Tapia sailburuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak Rolls Royce enpresarekin ahalik eta elkarlan estuena lortu nahi duela, Euskadik interes handia baitu goi-teknologia eta berrikuntzaren alorrean aliantzak indartzeko, eta, ildo horretatik, adierazi du “Rolls Royce-en esperientziak eta ibilbideak erakutsi digu, ITP enpresari zein besteei dagokienez ere, industria-kultura bera dugula, produktu zein zerbitzuetan balio erantsia etengabe bilatzea baitu oinarri eta abiapuntu”.

Sailburuak argi eta garbi esan du Eusko Jaurlaritzak Zamudioko ITP-Rolls plantaren aldeko apustu argia egiten duela, planta hori Rolls Royce Taldearen baitan komunitate-erreferentzia izaten jarraitzeko. Horrez gain, etorkizunera begira, Euskadi Rolls Royce-ek Erresuma Batuatik kanpo egin ditzakeen inbertsioetarako jomuga erakargarria izan daitekeela adierazi du.

Nabarmentzekoa da ITP izan zela Euskadin aeronautika-sektoreko lehenengo ekimenetako bat, eta gaur egun teknologia intentsiboaren sektore nabarmenetako bat da; Euskadin 45 enpresek enplegu kualifikatua eman die 4.225 langileri 2016an zehar.

Euskal ordezkaritzak topaketa hori baliatu du Euskadik ITPren garapenean zein Rolls Royce-en jardueran eskain dezakeen balioa azpimarratzeko, bereziki hiru alderdi kontuan hartuta: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako euskal ekosistema –nazioartearen aintzatespena du−, Lanbide Heziketako euskal eredua −euskal industriari estuki lotutakoa− eta hornitzaile-sare zabala eta espezializatua –kalitate onekoa da eta enpresa sustatzaileen beharrizanetara erraz egokitzen da−.

Bisita osoan zehar, ITP enpresari egindako erreferentziak etengabeak izan dira, planta horrek sektore-ikuspuntutik eta sustapen-gaitasunaren ikuspuntutik Euskadiko aeronautika-alorreko industria laguntzailean duen garrantziagatik.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak Pablo Fano, Spri bulego berriaren merkataritza-ordezkari eta arduraduna aurkezteko ere baliatu du eguna. Bulego horretan lagunduko zaie merkatu horretan interesa duten euskal enpresei, merkatu britainiarrean kokatutako enpresekin harremanetan egoteko euskal hornitzaileen presentzia eta zerbitzuak indartuko ditu eta bitartekari-lanak egingo ditu, besteak beste, Rolls Royce-ekin moduan, bertako enpresekin jada abian diren harremanei jarraitutasuna emateko.

 

* Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza osatu zuten Arantxa Tapia sailburuak, Javier Zarraonaindia industria sailburuordeak, Ainhoa Odarzabal nazioartekotze zuzendariak eta Pablo Fano Londresko Merkataritza Bulegoko ordezkariak.

Europa 12 ekaina, 2020
CDTIk hainbat mintegi antolatu ditu SPRI Taldearekin batera, ETEek Europako I+G-ko laguntzak eskuratu ditzaten

  Jardunaldiak online egingo dira ekainean eta uztailean, eta helburutzat dute Europar...Leer más

El Grupo Gámiz y Egoin participan en
Europa 4 ekaina, 2020
Renzo Piano arkitektoak bi euskal enpresa kontuan hartu ditu du Pariseko bere azken proiekturako

Bi euskal enpresak zeregin garrantzitsua bete dute Parisko Abokatuen Elkargoaren egoitza...Leer más

Europa 22 maiatza, 2020
Europako Batzordeak 122 milioi euroko laguntza bat abiarazi du Covid-19ari buruzko presazko ikerketarako 

  Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 11n bukatuko da, eta helburua da emaitza azkarrak...Leer más

La tecnología de realidad virtual de Virtualware será utilizada en las simulaciones de centrales nucleares de General Electric Hitachi
Europa 23 apirila, 2020
Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuak 1.000 milloi euroko laguntza paketea abiarazten du Covid-19ari erantzuteko

"Solidarity Package" izeneko paketea bankuaren jarduera-eskualdeetan lan egiten duten enpresei...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?