Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

3 apirila, 2017
Eusko Jaurlaritzak bide emango die enpresei Latinoamerikako azpiegitura-proiektu handien lizitazioetan parte hartzeko

Funts multilateralek finantzatuko dituzte proiektuaren bilera bat.

Energia, ingurumen, garraioari aplikatutako IKT, ingeniaritza eta obra zibileko proiektuak dira, eta Mexikon, Kolonbian eta Argentinan gauzatuko dira, funts multilateralek finantzatuta. Helburua da euskal enpresei proiektu multilateralen lizitazioetan parte hartzen laguntzea

SPRIk enpresei lagunduko die jomugan zein jatorrian, bai hautagaitzak aurkezteko eta bai proposamena egiteko. Apirilaren 5an eta 6an zerbitzuaren aurkezpenak egingo dira Bilbon

 

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak laguntza zerbitzu berri bat abiarazi du SPRI Taldearen laguntzarekin. Licitaciones Basque Country du izena, eta bere helburua da euskal enpresei laguntzea azpiegitura-proiektu handietan parte hartzen hainbat sektoretan: energia, ingurumena, garraioak, garraioari aplikatutako IKTak, ingeniaritza eta obra zibila. Garapenerako Amerika arteko Bankuko eta Munduko Bankuko funts multilateralek finantzatuko dituzte proiektu horiek.

 

Plataforma berri horri esker, 2017an Eusko Jaurlaritzak 50 proiektu multilateral identifikatuko ditu azpiegitura handiak egiteko Latinoamerikako hainbat herrialdetan, batez ere Mexikon, Kolonbian eta Argentinan, eta euskal enpresak baldintza abantailatsuetan lehiatuko dira. Behin aztertu ondoren lehen aukeraketako berrogeita hamar ekintza multilateral horiek, helburua da euskal enpresek sei edo zortzi proiektutan parte har dezatela eta hainbat lizitazio eskuratu ditzatela horietako bakoitzean.

 

Plataforma berri horrek hainbat funtzio izango ditu, lehenik eta behin, euskal enpresen gaitasunekin eta esperientziarekin bat datozen proiektu multilateralak aztertu eta identifikatzea.

 

Bigarrenik, proiektu bakoitzean baldintza onenetan eta bermeekin lehiatzeko gai izango diren euskal enpresak identifikatzea, beren produktuak, esperientzia eta indarguneak kontuan hartuta. Oraingoz, profil hau duten enpresekin lan egin da: 20M inguruko fakturazioa eta 100 langiletik gora dutenak, eta negozioaren %20 nazioarteko merkatura zuzenduta dutenak. Hala ere, SPRIk lan-jardunaldi bat antolatuko du proiektu eta lizitazio guztiak aurkezteko, eta ekitaldi horretan enpresa gehiagok parte hartu ahal izango dute, dela indibidualki edo dela partzuergo bat osatuta.

 

Hirugarrenik, plataforma honen funtsezko elementua da enpresari laguntza ematea, tamaina horretako ekintza batek berekin dakarren prozesu luzea erraztu eta arintzeko. Izan ere, “proiektu multilateral batean parte hartzea iraupen-lasterketa bat da enpresarentzat”, esan dute Licitaciones Basque Country ekimeneko arduradunek. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen bitartez emango duen zerbitzu horren helburua da bidea erraztea horrelako ekintzetan parte hartzea erabakitzen duten enpresentzat.

 

Hala, plataformak hainbat zerbitzu eskainiko ditu: hautagaitzetarako laguntza, proposamenak aurkezteko aholkularitza eta etengabeko jarraipena eta laguntza, bai jomugan eta bai jatorrian. Laguntza eta babesa emango zaizkie enpresei hautagaitzak aurkezteko eta proposamena garatzeko, eta aurkezpenak egiteko kontratistaren eta finantza erakundeen aurrean.

 

SPRIk hiru jardunaldi antolatu ditu Bilbon, apirilaren 5an eta 6an, euskal enpresek hobeto ezagutu dezaten zerbitzua. Programa aurkezteaz gain, ezagutzera emango dira aldez aurretik aztertu eta aukeratu diren proiektu jakin batzuk, beharrezko baldintzak biltzen dituzten enpresek eskura ditzaketenak. Proiektu horiek programarentzat lehentasunezkoak diren sektoreei dagozkie (energia, ingurumena, garraioa, garraioari aplikatutako IKTak, ingeniaritza eta obra zibila), eta 2017rako jomugatzat hartzen diren hiru herrialdeetan gauzatuko dira: Kolonbian, Mexikon eta Argentinan.

Azpiegiturak 18 ekaina, 2020
Elkarrizketa Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzako (FVEM) presidente Tamara Yagüeri

  Metalaren FVEM patronalak bere 127 urteko historia osoan presidentetzat daukan lehen...Leer más

Azpiegiturak 16 ekaina, 2020
Sprilur-ek Azucarera Eraikineko klimatizazio-sistema berritu du energia geotermikoa erabiliz

Beharrezko kontsumo osoaren % 30 geotermia bidez sortuko da, hau da, lurrazaletik 200 metroko...Leer más

Azpiegiturak 3 ekaina, 2020
Sprilur-ek berriro ekin die Covid-19a agertu aurretik hasitako proiektuetako obrei

Berriro hasi dira lanak industrialde hauetan: Gasteizko Azucarera eraikina (klimatizazioa),...Leer más

Habic covid
Azpiegiturak 19 maiatza, 2020
Eusko Jaurlaritzak COVID-19a ez hedatzeko maskarak bertan egitea sustatuko du

Maskaren erabilera masibo baten testuinguruan, Euskal Autonomia Erkidegoak euskal herritarrentzako...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?