Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

2 maiatza, 2017
Euskadik 4.0 Industriaren eredua aurkeztu du Bruselan

Alexander Arriolak, SPRI Taldeko zuzendariak, euskal esperientzia azaldu du Eskualdeen Europako Batzordeak antolatutako jardunaldi batean

SPRI Taldeko zuzendari nagusia, Alexander Arriola.

Alexander Arriolak, SPRI Taldeko zuzendariak, euskal esperientzia azaldu du Eskualdeen Europako Batzordeak antolatutako jardunaldi batean

 

 

Euskadik bere 4.0 Industria eredua (Basque Industry 4.0) aurkeztu du astearte honetan Bruselan, Eskualdeen Europako Batzordeak antolatutako jardunaldi baten barruan. SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak ordezkatu du Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saila “The Future of Industry in Europe Challenges and Instruments for Local and Regional Authorities” izeneko jardunaldian.

 

Arriolak parte hartu duen panelean aztergai izan dituzte modernizazio industrialerako eta garapenerako laguntza-tresnak eta sareak sortzearen garrantzia. Arriolak batik bat azaldu du Euskadik Basque Industry 4.0 estrategiaren aldeko apustuarekin izandako esperientzia. Estrategia horrek bere baitan hartzen ditu alderdi hauek: teknologia adimendunak sartzea euskal enpresa eta industrien bitarteko eta produkzio sistemetan; gaitasun eta teknologia gorakor berriak aprobetxatzea produktu eta prozesu berrietan; material aurreratuak txertatzea balio erantsi handiagoko konponbideetan edo prozesu hobetuetan; erabiltzen diren baliabideen eraginkortasuna eta sostengarritasuna zaintzea; eta balio erantsi handiko zerbitzuak integratzea.

 

Azken urteotan, Eusko Jaurlaritzak bere RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia definitu du, zeinaren bidez finkatzen baititu, besteak beste, espezializazio produktiboko arloak, oinarritzat hartuz Euskadiko ehun industriala eta gaitasun teknologikoak. Fabrikazio Aurreratuarena da arlo horietako bat, eta, bide horretatik, Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuko Estrategia garatu du, Euskadi oinarri industrialeko ekonomia gisa posizionatzeko eta lider bihurtzeko, ezagutzan intentsiboa den fabrikazioa bultzatuz.

 

Estrategia honen lehentasuna da produktu berriak sortzen laguntzea, material berriak txertatzea eta fabrikazio prozesuak hobetzea espezializazio sektoreetan.

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusiak joan den otsailean azaldu zuen Bruselan Euskadik 4.0 Industriaren arloan duen esperientzia, harako hartan ere Eusko Jaurlaritzaren ordezkari aritu zelarik. Europako Batzordeak antolatutako European Industry Day ekitaldiaren barnean egin zuen aurkezpen hura, eta bertan azaldu zuen Euskadi kasu arrakastatsutzat jotzen dela industriaren eraldaketa eta berrikuntza prozesuan, baina azkenaldiko krisi ekonomikoaren ondorioz bere politika berrorientatu duela gaitasun handienak dituzten sektoreetara. Eusko Jaurlaritzak Hannover Messe azokan ere aurkeztu du Basque Industry estrategia, Europako industria arloko azoka garrantzitsuenean, bertan izan baita Arantxa Tapia sailburuak zuzendutako ordezkaritza baten eskutik.

 

 

Fabrikazio Aurreratua 19 maiatza, 2021
“Euskadi Next” Programak Euskal Autonomia Erkidegoaren eraldaketa ekonomikoaren eta bertako sendotasunen alde egiten du

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next 2021-2026 Programa eguneratzea onartu du gaur. Programa horretan,...Leer más

Fabrikazio Aurreratua 10 maiatza, 2021
IIMH eta Innovae enpresek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, teknologia digital berriak fabrikazio aurreratuan txertatzeko

IMHk, Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren Campusak eta Innovae enpresak, errealitate...Leer más

Fabrikazio Aurreratua 19 apirila, 2021
Ingenet ETEak bere fakturazioaren % 20 bideratzen du I+G-ra

  Ingenet Orozkon (Bizkaia) kokatutako ingeniaritza-enpresa bat da eta berrikuntzan...Leer más

Fabrikazio Aurreratua 15 Marzo, 2021
Neureus eta Elytt, partikula azeleragailuentzako puntako teknologia duten bi euskal enpresa

  Neureus eta Elytt enpresek partikula azeleragailuentzako iturriak eta elektroimanak...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?