Euskadi  Osasun Publikoaren Sektoreko Big data arloko europar proiektu aurrendari batean parte hartzen ari da

31 urtarrila, 2018

Innovalia euskal taldeak Osasun Publikoaren sektoreko Big data arloko europar proiektu aitzindari bat zuzentzen du. Midas deituriko ekimen horren helburua da sei osasun sistemak -Euskadi, Ingalaterra, Irlanda, Ipar Irlanda, Finlandia eta AEBetako Arizona Estatua- partekatzen dituzten Big data arloko aplikazioak sortzea Europan.

 

Ekimenak bere baitan biltzen du 16 herrialdetako 50 enpresaz osaturiko partzuergo bat, eta Bilbon aurkeztu da, non elkarrekin batu baitira inplikatutako herrialdeetako osasun sistemetako ordezkariak.

 

Midas proiektuari esker, osasun arloko agintariek tresna berriak izango dituzte osasun publikoko politiken ondorioak aztertzeko eta aurreikuspenak egin ahal izango dituzte erronka epidemiologiko berriei -esaterako, haurren obesitateari- aurre egiteko.  Berau da askotariko iturrietatik (datu baseak, app-ak eta sare sozialak) informazio klinikoa erauzi eta aztertzeko teknologiak sortuko dituen osasun publikoaren sektoreko lehenengo proiektua.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow