Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 urria, 2017
CAF-ek proiektu berri bat lortu du Amerikako Estatu Batuetan

Gipuzkoako tren-taldeak New York-eko Elmira herrian lantegi bat du

Gipuzkoar enpresak, hiru moduluko hamar tranbiaz hornituko du Seattle hiria

 

Seattleko Garraio Departamentuak (SDOT), Beasainen egoitza duen CAF euskal tren-taldea aukeratu du estatubatuar hiriko tranbia sareko linea berria 10 ibilgailuz hornitzeko.

 

Euskal enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, hornitze-eragiketak 50 milioi dolarrak gainditzen ditu eta SDOTek beste hamar ibilgailu arte erosteko eskubidea erreserbatu du. Akordioak gainera, ordezko piezak, erreminta bereziak eta probetarako ekipoak erostea ere aurreikusten du.

 

CAF-ek proposatutako unitateak, bere luzera osoan solairu baxukoak dira, hiru modulukoak eta Urbos plataformakoak, erabiltzaileari bidai- esperientzia ezin hobea eskaintze aldera bereziki diseinatutako ibilgailu multzoa.

 

Seattle hiriko linea berrian ibiliko diren tranbia berriak ontzian energia biltegiratzeko sistema izango dute (Onboard Energy Storage System), CAF Power & Automation-ek hornitua, eta horri esker, katenariarik ez duten sareko zatietan ibili ahal izango dira ibilgailuak.

 

Seattle-eko kontratuaz gain, Kansas City-ko Garraio Agintaritzak CAFi beste bi tranbia erosteko onarpena jaso du, eta horiek lehen hornitutako eta iaztik, 2016tik, alegia, zerbitzuan dauden lauri gehituko zaizkie. Zabaltze honen zenbatekoa 10 milioi dolarrekoa da.

 

Proiektu biak, Gipuzkoako tren-taldeak Estatu Batuetako merkatuaren alde egindako apustuaren testuinguruan kokatzen da, zeinetan New York-eko Elmira herrian lantegi bat duen.

Veigalan y Azterlan desarrollan una solución inteligente para crear materiales metálicos más resistentes y ligeros para fabricar frenos de coche
Enpresa Eraldaketa 11 maiatza, 2020
Geograma: “Geo-kokapenak erraztasunak ematen ditu erabakiak hartzeko eta negozio-prozesuak optimizatzeko”

  Arabako enpresa hau topografia industrialeko, piezen kontrol dimentsionaleko eta...Leer más

Enpresa Eraldaketa 10 otsaila, 2020
Aldakin IDEKOrekin lotu da I+Ga bultzatzeko

Euskal zentro teknologikoak eta soluzio robotikoetan espezializatutako taldeak bien arteko...Leer más

Enpresa Eraldaketa 5 otsaila, 2020
Bio-ontziak, elikagaigintza eta ehungintza ekologikoagoak izan daitezen

GAIKER zentro teknologikoa azpiproduktuetatik edo hondakinetatik abiatuta ontzi berriak ekoiztea...Leer más

Enpresa Eraldaketa 14 urtarrila, 2020
Ingeteamek egoitza estreinatu du Abu Dhabin

Euskal enpresak eguzki-energia fotovoltaikoaren sektorean duen posizionamendua indartuko du Arabiar...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?