Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

27 martxoa, 2017
Bultzada berria Lanbide Heziketa Dualari

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-akordioa izenpetu du Lanbide Heziketa bultzatzen konprometituta dauden sei enpresarekin

Eusko Jaurlaritzak lankidetza-akordioa izenpetu du Lanbide Heziketa bultzatzen konprometituta dauden sei enpresarekin
Iñigo Urkullu lehendakariak Lanbide Heziketa bultzatzen laguntzen ari diren sei
euskal enpresaren ordezkariak hartu ditu gaur goizean Lehendakaritzan.
Mondragon, Danobatgroup, Petronor, Uvesco, Tubacex eta ITP enpresen eta
Confebask erakundearen arduradun nagusiak lehendakariarekin bildu dira.
Bileran langileen prestakuntzari eta aurki lan-merkatuan sartuko diren Lanbide
Heziketako ikasleen prestakuntzari dagokion egungo egoera aztertzeko aukera
izan dute.
Bilera egin ondoren, baterako lanean aurrera egiteko funtsezko harremana
finkatuko duen lankidetza-akordioa izenpetu dute enpresek eta lehendakariak.
Akordio horrek bultzada emango dio, bereziki, Lanbide Heziketa duala hartzen
ari den garrantziari, batez ere etorkizuneko profesionalak teknologia
aurreratuko inguruneetan eta ingurune konplexuetan profesionalki garatzeko
prestatzeari begira. Horrez gain, gaur izenpetu duten akordioak beste alor
garrantzitsu batzuk ere kontuan hartzen ditu, hala nola enpresa osatzen duten
pertsonak eguneratzeko eta prestatzeko bidea errazteko eta malgutzeko
premia, lan-esperientzia ezagutu edo aitortzeko aukera emango duten
prestakuntza-ibilbide espezifikoen bitartez. Izenpetutako dokumentuak jasotzen
du, halaber, zein garrantzitsua den konplexutasun handiagoko laninguruneetarako
espezializazio zehatz batzuk eskuratzea.
Enpresa horien eta Eusko Jaurlaritzaren arteko baterako lana funtsezkoa da
dagoeneko gertatzen ari diren aldaketen abiadurari ziurtasunez aurre egin ahal
izateko; behar den prestakuntza egokitu ahal izateko, pertsonak
enplegagarritasun-premia berrietara molda daitezen; eta enpresek aukera izan
dezaten aldaketa horien ondorioz sortu den lehiakortasun handiaren eskakizun
berriei erantzuteko.
Ildo horretan, Mondragon, Danobatgroup, Petronor, Uvesco, Tubacex eta ITP
enpresek erakutsi dute, Lanbide Heziketarekin lankidetza estuan diharduten
beste enpresa batzuek bezalaxe, gisa horretako ekintzak aurrera eramateko
interesa eta konpromisoa dutela. Gaur izenpetu den akordioak finkatu egiten du
behar den eta dagoeneko emaitza onak izaten ari den ereduarekiko
konpromisoa.

 

Arantxa Tapia: “Aurrera egin behar dugu, ez da inbertsioak atzera botatzeko momentua”

Eragile guztiekin lanean ari gara etorkizuneko Industria Plana prestatze aldera. Industria...Leer más

Ceit lidera un proyecto internacional para reducir el riesgo de la industria aeronáutica
Basque Industry 4.0 17 iraila, 2020
Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldeko zuzendari izendatu du Aitor Urzelai Inza

Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendaria 2013tik, Alex Arriola ordezkatuko...Leer más

Alex Vea, Chief Strategy Officer de Smowltech
“Gure online-ikasleak identifikatzeko zerbitzuen eskaria % 500 handitu da 2020an”

Goi-mailako irakaskuntza demokratizatzea eta teknologia berrien bidez unibertsitateen edo...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?