Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 abendua, 2015
Biolanek Asian eta Erdialdeko Amerikan oinarrituko ditu bere zabaltze internazionalerako planak

Biolan kalitate kontrolerako eta segurtasunerako irtenbideen garapenean espezializatuta dago

Asier Albizu, Biolaneko kontseilari ordezkaria

Nekazaritzako elikagaien sektoreko kalitate kontrolerako eta segurtasunerako irtenbide teknologikoen garapenean espazializatutako Biolan enpresa bioteknologiko bizkaitarrak, nazioarteko merkatuen aldeko apustuarekin jarraitzen du, Asiako eta Erdialdeko Amerikako merkatuetan ahalegin guztiak biltzeko asmoaren eskutik.

“Gure etorkizun hurbila, modu nabarmenenan, Erdialdeko Amerikan eta Asian oinarrituko da, gure ustez, garapen handienak izango ditugun horietan, hain zuzen ere” adierazi du Biolaneko kontseilari ordezkari Asier Albizuk.

Enpresariak azaldu duenez, Bizkaiko Parke Teknologikoan egoitza duen konpainiak, argi eta garbi beti nazioartekotzearen aldeko apustua egin du.

“Orain dela sei urte sortu zen Biolanek, nazioarteko bokazioa du. 2009an jarduera komertzialari ekin genion eta urte horretan bertan Txilen delegazioa ireki genuen. Handik aurrera handitzen joan gara, egun mundu osoko 40 herrialdeetan saldu arte”, gehitu du Albizuk.

Enpresak, zenbait nekazaritzako elikagaien industrietan interesgarriak diren molekulak neurtu eta detektatzeko gaitasuna duten biosentsoreen diseinuan jarduten dihardu, horregatik, nabarmentzekoa da I+Gn egiten duen inbertsioa.

“Beti diogu I+G esparruko enpresa bat garela. Guretzat I+G jarduera bereko helburua da. Biolanen egiten dugun guztia gure I+Gko fruitua da. Urte honetara arte, I+Gn gastatu duguna baino gutxiago fakturatu dugu, eta gaurtik aurrera, I+G garrantzitsua izaten jarraitu behar duela ulertzen dugu, baina azken hiru urteetan asko ari gara lan egiten esparru komertzialean”, zehaztu du.

Enpresak ardogintzaren sektorean eman zituen bere lehen pausuak, baina apurka-apurka bere jarduera esparrua handitzen joan da, esnearen eta esnekien eta arrain eta krustazoen industrietara eta epe ertainera, freskagarri, garagardo, kafe, patata eta azukrearen segmentuetarako irtenbide espezifikoak bultzatzea aurreikusita du.

Tres entidades vascas participan en un proyecto para mejorar componentes críticos en turbinas eólicas
Haritive, el proyecto para la fabricación avanzada de piezas grandes y de alto valor con materiales de elevado coste
Berrikuntza Teknologikoa 24 ekaina, 2020
Haritivek aurrerapenak lortu ditu kostu eta tamaina handiko piezak sortzeko fabrikazio aurreratuko teknologian

Hiru urteko lanaren ondoren, Haritive proiektua amaitu da, eta aurrerapen handia lortu du...Leer más

Ikerlan prueba en Florencia un nuevo sistema para gestionar el ‘big data’ hacia la movilidad urbana inteligente
Plasnor reorienta su producción al fabricar planchas transparentes de metacrilato para mamparas
Berrikuntza Teknologikoa 1 ekaina, 2020
Plasnorrek bere ekoizpena berrantolatu du, manparetara bideratuta dauden metakrilatozko xafla gardenak egiteko

Legazpin egoitza duen Plasnor enpresa gipuzkoarrak merkatu berri bat aurkitu du. Orain arte,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?