Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

15 ekaina, 2017
Australiako fabrikatzaile batek Danobat-en artezteko makina bat aukeratu du bere instalazioetarako

Artezteko makinak gaitasun gehigarria eskaintzen du doitasunezko osagai biratzaileen fabrikazioan

Anca konpainiak euskal taldeak garatutako barrualdeko artezteko makina bat instalatu du Melbournen duen lantegi nagusian

 

Ekipoetarako doitasun goreneko osagaiak eskaintzeko asmoz, Anca ekipoen fabrikatzaile australiarrak Danobat Group makina-erremintako konpainia gipuzkoarrak garatutako barrualdeko doitasun handiko artezteko makina bat instalatu berri du Melbournen duen lantegi nagusian.

 

Euskal taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Danobat-Overbeck ID-400 L artezteko makinak gaitasun gehigarria eskaintzen du doitasunezko osagai biratzaileen fabrikazioan, eta luzera handiko piezak artezteko duen diseinu espezifikoari esker, barrualdeko zein kanpoaldeko artezko makina zilindrikoen abangoardian kokatu da.

 

Ekipo berriaren bitartez, konpainia australiarrak prozesu-teknologien arloan duen gaitasuna tinkatu eta Melbourneko tailer mekanikoak doitasunezko artezketan eta neurketan dituen gaitasunak bultzatu nahi ditu.

 

Oharrak gaineratu duenez, Ancak, artezteko eta biribiltasuna neurtzeko makinak fabrikatzen dituzten konpainia nagusiei buruzko azterlana egin zuen, eta guztien artean, Danobat-en ekipoa aukeratu zuen, horixe baita bankadarik luzeena, ardatzeko abiadurarik handiena eta lan-ingurunerik zabalena eskaintzen duena, beste hainbat ezaugarriren artean.

 

“Gure bezeroek gero eta tolerantzia doituagoak eskatzen dituzte, eta merkatuko eskakizun hori ekoiztutako osagaien doitasunari dagokio askotan, eta hedaduraz, osagai horiek fabrikatzeko makinen eta prozesuen doitasunari”, adierazi du Mark Patman Ancako fabrikazio-eragiketen arduradunak.

 

 

Danobat Group konpainiaren aurkezpen bideoa

Ángela Ming da solutions
Asia eta ozeania 23 maiatza, 2020
‘Ming Da Consulting’: Txinan konfiantza, merkataritza akordioak eta aliantzak sortzeko zubia

Deustuko Unibertsitatearen 'Innogune' eraikinak, Donostian, balio erantsi handiko ekimen...Leer más

La planta en China de Mondragon Assembly enviará a Euskadi máquinas para fabricar mascarillas y evitar la dependencia de las importaciones
Asia eta ozeania 31 martxoa, 2020
Mikel Yang: “Txinan ezarritako euskal empresa ia guztiek haien jarduerari ekin diote berriro”

Esparru publikoan zein pribatuan erakundeak kudeatzen dituzten pertsona askoren begiradak Txinara...Leer más

Asia eta ozeania 27 urtarrila, 2020
Japoniako ordezkaritza batek txalotu egin du talentua bultzatzeko Euskadiko programa

Mie eskualdeko kargu politikoek bilera bat egin dute Nazioartekotzeko Euskal...Leer más

Asia eta ozeania 25 azaroa, 2019
Makina-erremintako euskal enpresak Indiara abiatu dira Eusko Jaurlaritzaren eskutik

Asiako herrialdeak sektoreari eskaintzen dizkion negozio-aukerak esploratuko dituzte SPRI Taldeari...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?