Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

24 maiatza, 2017
Arantxa Tapiak Euskadiko eraldaketa industriala azaldu dio Argentinako ordezkaritza instituzional bati

Arantxa Tapia sailburua, Argentinako ordezkaritzarekin.

https://www.spri.eus/es/basque-industryArantxa Tapiak, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak, harrera egin dio asteazken honetan bi gobernu ordezkari buru dituen Argentinako ordezkaritza instituzional bati. Astelehenetik daude hemen, Euskadin. Tapiak hainbat argibide eman dizkie Euskadiko eraldaketa industrialari buruz eta Euskadik 4.0 Industriaren alde eginiko apustuari buruz. Ondoren, Argentinako ordezkaritza SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolarekin elkartu da.

 

Argentinako ordezkaritza -Martín Etchegoyen buru duena, Mauricio Macri presidentearen kabineteko pertsona garrantzitsuenetako bat alegia- oso interesaturik agertu da Euskadiren eredu industrial arrakastatsuan, klusterren politikan –Argentinan konglomeratu industrial deitzen zaie- eta transferentzia teknologikoa kudeatzeko ereduetan. Ostiralera arte iraungo duen misio honek agenda bete-betea izango du eta, besteak beste, Euskadiko enpresa eta teknologi zentro garrantzitsuenak bisitatuko ditu.

 

Corralito­­-ak joan den hamarkadan eragindako krisiaren ondoren, Argentina suspertze-lanetan ari da une honetan. KPIa %2,4 hazi zen 2015ean, eta langabezia %9,3an kokatu zen, nahiz eta inflazioa oso altu dagoen oraindik, %28 inguruan. Euskaditik Argentinarako esportazioak 14.500 milioi euro ingurukoak dira, eta Argentinatik Euskadirako inportazioak 2.600 milioitik gorakoak. Argentinako produkzio-egituraren potentzial handiena dibertsifikazioa da, eta sektore hauek nabarmentzen dira: nekazaritza eta elikadura, automozioa (Hego Amerikako bigarren ibilgailu fabrikatzailea da, Brasilen atzetik), bio-teknologia, EIKTak, meatzaritza eta oinarrizko industriak (adibidez petrokimika, zementua, papergintza, petrolio birfindegiak eta siderurgia).

onu emprendimiento
Kluster politika 4 martxoa, 2020
NBEko ordezkaritza bat Euskadira etorri da SPRI Taldeak enpresen sustapen eta ekintzailetza arloetan bildutako arrakasta ezagutzera

Berrikuntzako, ekintzailetzako eta kluster arloko jardunbide egokien erreferentetzat aukeratu du...Leer más

Kluster politika 19 abendua, 2019
Bioekonomiaren Euskal Aliantza sortu da, Euskadiko ekonomia dibertsifikatzeko eta garapen jasangarrian laguntzeko

Aliantza publiko-pribatu hau 10 proiekturen partaidetzaz abiatu da, eta bioekonomian ekimenen bat...Leer más

Kluster politika 7 azaroa, 2019
Garraioko Teknologia Adimendunen X. ITS Euskadi Kongresua

Adimen artifiziala eta sentsorika istripuak murrizteko bizitzak salbatuz; big data eta gauzen...Leer más

Kluster politika 19 iraila, 2019
Eusko Jaurlaritzari saria eman diote kluster-politiken efizientziaren ondorioz

Estíbaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jaso du saria...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?