Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

23 urtarrila, 2018
AJL Opthlamic: Begi barruko lenteak zakurrentzat

Enpresaren fundatzaile Pedro Salazar

Egoitza ATPn duen enpresa hau da Estatuan horrelako lenteak egiten dituen bakarra, eta orain bere asmoa da lente horiek Estatu Batuetako merkatuan sartzea.

 

AJL Opthalmic enpresak ikusmenerako produktuak diseinatzen eta fabrikatzen ditu 1992tik. Konponbideak begi-lausoentzat, erretina askatzeentzat, eta baita ere gaixotasun arraroentzat, adibidez, betazal erorien gaitzarentzat.  Begi barruko lenteak fabrikatzen dituen Estatuko enpresa bakarra da eta Arabako Teknologi Parkean dago. Hantxe sortu zen duela 25 urte, ahalegin handiz, “bankuek ez baitzuten sosik ematen”. Gaur egun, berriz, erreferente bat da, multinazionalen maila berean lehiatzen dena eta ia 60 herrialdetara esportatzen duena. AJLk 70 langileko plantilla du, eta filial bat ere bai Estatu Batuetan. Hain zuzen, enpresaren fundatzaile Pedro Salazar merkatua ireki nahian dabil AEBetako merkatu-nitxo bitxi batean: zakurrentzako begi barruko lenteak.

 

Barkatuko didazu txantxa baina, bista ona duzu negozioetarako…

Tira, esango nuke bista txarraren negozioa dela onarena baino gehiago, baina, bai, asmatu egin behar da.

 

Zakurrei begi-lausoak kentzeko 50.000 ebakuntza egiten dira urtean Estatu Batuetan. Egia ote da esparru horretan negozio-nitxo bat dagoela?

Bai, zalantzarik gabe. Estatu Batuek arazo handiak jartzen dituzte gizakientzako oftalmologia materialak hango merkatuan sartzeko. FDA erakundearen baimena baldintza moduko bat da han saldu ahal izateko, eta konplikazio handiak dakartza, inbertsio eta dedikazio handia eskatzen dituelako. Horregatik, irtenbide bat bilatu behar izan dugu gure produktuak han sartzeko eta horrela bururatu zitzaigun albaitaritzaren bidea.

 

Esan duzu 50.000 zakur igarotzen direla ebakuntza gelatik… askotxo dira…

Haurrak balira bezala zaintzen eta tratatzen dituzte animaliak, batzuetan hobeto ere bai, hatz-mamitan dauzkate eta era guztietako ebakuntzak egiten dizkiete.  Orain dela bi urte (martxoan) hasi ginen bide hori aztertzen eta ahalik eta azoka eta kongresu gehienetara joaten, eta 2017an oso ondo kokatzea lortu dugu. Iaz mila lente inguru saldu genituen, eta 2018an kopuru hori hirukoiztea espero dugu.

 

Beraz, inbertsio horrek badu itzulera…

Horrelako lente bat 105 dolar inguru kostatzen da, hortaz, urtean 50.000 ebakuntza egiten badira, negozio handia da. Baina ez da hori bakarrik, zeren, esaterako, pertsona batek begi-lausoa kendu nahi badu prozesu horretan beste elementu batzuk ere beharko ditu.  Eta zakurrekin gauza bera gertatzen da.

 

Nola liteke ETE izanik ere mundu mailako lider izatea merkatu nitxo hain zehatz batean?

Agian horrexegatik, nitxo eta produktu oso, oso zehatzak direlako. AJL mundu mailako liderra da, adibidez, keratokono gaitzarentzako konponbideetan. Keratokonoa korneako gaixotasun bat da, ikusmena distortsionatzen duena eta itsutasuna eragin dezakeena. Agian erreferenteak gara gauza oso zehatzak lantzen ditugulako eta multinazionalei marjina txikia uzten dien negozioa delako. Eta guk bide horri eutsi behar diogu.

 

Estatu Batuetan duzuen filiala hasieran zuengana hurbildu zen zuen enpresa erosteko asmoz, eta azkenean zeuok xurgatu zenuten bera.  Nola gertatu zen aldaketa harrigarri hori?

Eurak lideratzen zuten mundu mailako negozioaren zati bat, eta guk beste zatia. Guregana jo zuten bat egin eta elkarrekin merkatu osoa hartzeko. Baina, jakina, horrelako konpainia bat etortzen zaizunean, eta are gehiago amerikarra bada, susmo txarra hartzen hasten zara eta pentsatzen duzu asmo on horien atzean badela beste zerbait. Kontua da azkenean gauzak ongi atera zitzaizkigula eta geuk xurgatu genituela.

 

Zenbat diru gastatzen duzue urtean berrikuntzan eta produktu berrien garapenean?

Azken hiru urteotan hiru milioi euro inguru inbertitu ditugu I+G-n.

 

 

.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

La tecnología de realidad virtual de Virtualware será utilizada en las simulaciones de centrales nucleares de General Electric Hitachi
Ipar Amerika 21 urtarrila, 2020
Artechek soluzioak instalatu ditu AEBetako parke eoliko batean

Euskal enpresak urtean 1,9TWh sortuko dituen instalazio eoliko berri baten proiektuan parte hartu...Leer más

Ipar Amerika 12 azaroa, 2019
New Yorkeko Udala Euskadi bisitatzen ari da, SPRI Taldeak euskal enpresentzat abian dituen lankidetza-estrategiak ezagutzeko

Bileretan, iparramerikar hirian dauden negozio-aukera interesgarriak erakutsi dizkie euskal...Leer más

Kendu: “Produktua behar duzu bezeroa irabazteko, eta zerbitzua kontserbatzeko”

Kendu donostiarra da, gustuko arropa-denden erakusleihoen aurretik igarotzen dugun bakoitzean,...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?