Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

26 ekaina, 2017
Atzerrian egonaldia eta enpresa praktikak finantzatzen dituzten 410 Global Training beken izenematea zabaldu da

 

Batez beste 8 hilabeteko egonaldiarekin, 30 urtetik beherako gazteek formazioa jasoko dute eta atzerrian lan esperientzia izateko aukera izango dute, hilean 1.358 euroko beken bidez

Helburua da atzerrian esperientzia hartzea, edozein kontinentetako herrialdeetan eta sektore anitzetan. Izenemate epea uztailaren 14an amaituko da, eguerdiko 12tan, eta informazio gehiago euskadi.eus webgunean eskuratu daiteke

 Edizio honetarako hautatutako entitate laguntzaileen bidez Eusko Jaurlaritzak 410 Global Training bekak eskuratzeko izenemate epea zabalik du.  Gutxienez 6 hilabeteko bekak dira eta gehienez urtebetekoak izan daitezke, eta entitate laguntzaileek eginiko eskaintzari erreparatuz, batez beste 8 hilabetekoak izango dira, entitate hauek eskaintzen dituzten luzapenei esker.

Bekak, goi mailako ikasketak dituzten 30 urtetik beherako gazteei bideratuta daude (lizentziatuak edo Lanbide Heziketako ikasketak). Enpresa edo entitateetan praktikak egingo dituzte hilero 1.358 euro inguruko poltsa ekonomikoarekin.

Aurten 7 dira entitate laguntzaileak:

-Fundación Novia Salcedo, 60 beka

-AFM elkartea, eta Ikaslan; 60 beka

-HETEL elkartea, Confebask eta Adegi; 60 beka

-Garapen elkartea eta Donostiako Sustapena; 60 beka

-UPV-EHU; 60 beka

-Deustu eta Mondragon Unibertsitateen elkartea; 55 beka

– Euskal Ganberak; 55 beka

Mugikortasun profesionaleko praktikak nazioarteko enpresetan egingo dira, horietako asko lehen mailakoak eta sektore ezberdinetakoak. Honek diziplina profesional anitzetan hezkuntza aukera oso ezberdinak eskaintzen dizkie gazteei. Aurreko edizioetan Brasil, Mexiko, Amerikako Estatu Batuak, Txina, Japon eta beste hainbat herrialdeetan egin dira praktika hauek.

Izenemate epea uztailaren 14an itxiko da (eguerdiko 12.00tan) eta aukeraketa prozesua aipatutako entitate laguntzaileen esku geratuko da. Interesa duten gazteek entitate kolaboratzaile bakar baten bidez egin beharko dute izen ematea, eta informazio gehiago entitate laguntzaileen bidez jaso ahal izango dute edo Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez.

Nazioartekotzea 21 uztaila, 2021
Taiwanek energia berriztagarrien aldeko apustua egin du, eta merkatua ireki die sektoreko euskal enpresei

SPRI Taldeak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (BTI) bidez antolatutako topaketa batek...Leer más

B.lux, euskal diseinuzko argiztapena, 65 herrialdetan presente dagoena

1978an sortu zenetik, Gizaburuagan (Bizkaia) egoitza duen B.lux enpresak diseinu garaikideko argiak...Leer más

Nazioartekotzea 20 uztaila, 2021
Eusko Jaurlaritzak 2021-2024 Industriaren Garapen eta Nazioartekotze plana onartu du

Plana estrategikotzat jotzen da, eta ekonomia suspertzen lagunduko du, pandemiak eragindako erronka...Leer más

Uriarte Safybox
Uriarte Safyboxek kaxak eta armairu ez-metalikoak fabrikatzen ditu eremu oldarkorretan ekipoak babesteko

Uriarte SafyBox Bizkaiko enpresa, Uriarte Enclosures taldekoa (200 langile baino gehiago ditu),...Leer más

informe automoción global observatorio 2q
Nazioartekotzea 16 uztaila, 2021
Automozio 2Q 2021 Behatokiko txostena.

Ekoizpen nagusia duten herrialde eta eskualdeei sakonago erreparatuz, ibilgailu elektrikoei...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?