Featured image

AArekin lagundutako txatak zure enpresarentzat

Ikastaro honetan, adimen artifizialarekin egindako bezeroen arretarako txatak aukeratzen, konfiguratzen eta erabiltzen ikasiko duzu zure negozioarentzat. 24 orduko arreta eskaintzeko tresna errazak eta aholku praktikoak ikusiko ditugu, konplikazio teknikorik gabe.
Sistema horiek zure bezeroen esperientzia hobetuko dutela eta zure enpresarentzako baliabideak aurreztu ditzakezula ikusiko duzu, betiere, zure informazioaren arabera eta zuk zehazten duzun moduan erantzunez.
 

Helburuak

•    AAk bezeroentzako arretan nola lagun dezakeen ulertzea
•    Txatbot motak eta haien erabilerak ezagutzea
•    Zure negoziorako txat automatiko bat konfiguratzen eta egokitzen ikastea

Edukia

1.    AAS bezeroentzako arretan: oinarrizko kontzeptuak eta abantailak
2.    Sistema horiek erabiltzen dituzten enpresen adibide errealak
3.    Txatbot motak: funtzionamendua modu errazean azalduta
4.    Tresnak
    1.    Chatbase
    2.    Copilot Studio
    3.    Beste batzuk
5.    Adibide praktikoa: AArekin lagundutako txat bat sortzea.

Norentzat

Gaitasun digitalak hobetu nahi dituzten mikroenpresak, profesionalak, autonomoak.

 

NOLA SARTU ONLINE WEBINARRERA?

Gure ikastaro guztiak ZOOM plataformaren bidez emititzen dira. Ikastaroaren bezperan, mezu elektroniko bat jasoko duzu esteka eta sarbide argibideekin.

Gogoratu ikastaro honetara Mikroenpresa Digitala webgunearen bidez aurretik izena eman duten pertsonek baino ezin dutela sartu eta bertan lekua berretsita izan behar dela.